Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

Amurrioko lehen finalerdia Unai Anda eta Iñaki Viñasprek irabazi dute

2021/05/08
Amurrion jokatu den lehen finalerdian, Unai Anda eta Iñaki Viñasprek lortu du puntuaziorik altuena. Bihar Gasteizen jokatuko da bigarren finalerdia eta orduan jakingo da zein hiru bikotek parte hartuko duten Legution, maiatzaren 22an, ospatuko den finalean.

Maiatzaren 8an, Amurrion jokatu da bigarren faseko lehen bertso saioa. Eszenatokian Arabako Binakako Bertsolari Txapelketa irudikatzen duten mikro gorri eta urdina, elkar igurzten dutenak.  

Kantuan aritutako 3 bikoteak, hurrengoak:

Irati Anda Villanueva (Gasteiz) - Aroa Arrizubieta Barredo (Gasteiz)

Oihane Perea (Zalduondo) -  Manu Bendala Garcia-Donas (Sevilla-Gasteiz)

Unai Anda Delika (Ametzaga) - Iñaki Viñaspre Simon (Abetxuku)

Bigarren itzuli honetako saioetan 28 bertso puntuagarri kantatu behar dituzte bertsolari bikote bakoitzak, 14na bertsolariak, horien artean 5na bertso,  kartzelako lanean, hau da, denek gai berberari erantzunez. Amurrion, ariketa guztiak egin ondoren, Unai eta Iñakik lortu dute puntu gehien, 674,5 puntu. Puntuazioak ondorengoak izan dira hurrenez hurren:

Unai Anda Delika - Iñaki Viñaspre Simon: 674,5 puntu.

Oihane Perea -  Manu Bendala Garcia-Donas: 669,5 puntu

Irati Anda Villanueva - Aroa Arrizubieta Barredo: 651 puntu.

Beraz, Unai Anda eta Iñaki Viñasprek osatutako bikotea izango da lehen bikote finalista. Bihar argituko da 2. finalerdiko bikote irabazlea eta ondorenez, puntuazioren arabera finaleko hiurgarren bikotea. 

Bederatzi lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Oier Azkarraga izan da Amurrioko Antzokian  aurkezlea. Bigarren fase hoentan, epaimahaia horrela dago osatua: Aitor Jimenez, Fernando Sopelana, Ekaitz Elorriaga eta Patxi Aizpurua. Idazkari lanetan Edorta Jimenez eta Ainhoa Aizpurua.

Maiatzaren 9an, Gasteizen izango da bigarren finalerdia. 

Saioaren informazio gehiago, argazkiak eta puntuazioa hemen.