Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

Larunbatean Izarran hasi eta igandean Araian jarraituko du Arabako Binakako Bertsolari Txapelketak

2021/04/15
Binakako Bertsolari Txapelketako lehen final laurdena jokatuko da larunbatean Izarran eta bigarrena igandean Araian. Hiru bertsolari bikote ariko dira saio bakoitzean. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean eskuragarri.

Lehenengo final laurdena Izarran, apirilaren 17an, larunbatean, 17:30ean, hasiko da 2021eko Arabako Binakako Bertsolari Txapelketa. Txapelketa honen lehen edizioa.

Asteburu honetan bertan izango da bigarren final laurdena ere Araian, apirilaren 18an, igandea, 17:30ean.

Izarran kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira:

1. bikotea: Iñaki Viñaspre Simon - Unai Anda Delika

2. bikotea: Xabi Igoa Eriz - Felipe Zelaieta Txurruka

3.bikotea: Xabier Antia Zuaznabar - Andere Arriolabengia Bengoa

Kantatuko duten bertsolarien artean aipatzea 2019ko banakako edizioko bi finalista daudela, Xabi Igoa Eriz eta Iñaki Viñaspre. Azken hau, 2019ko txapelduna izan zen. Andere Arriolabengoa 2020ko Kuadrillartekoa irabazi zuten "Izenbakuek" taldeko partaide izan zen. Xabi Antiak Kuadrilla artekoan kantatu izan du, baina inoiz ez da banakako txapelketan aritu. 

Gai emailea Lierni Altuna Ugarte izango da.

Araian kantatuko duten bertsolariak ondorengoak izango dira:

1.bikotea: Eli Zaldua Barquin - Aitor Ugarte Eriz

2.bikotea: Martin Abarrategi Sarrionandia - Manex Agirre Arriolabengoa

3.bikotea: Peru Abarrategi Sarrionandia - Beñat Garaio Mendizabal

Hauen artean azpimarragarria da 2019ko banakako edizioko bi finalista daudela, Manex Agirre eta Peru Abarrategi, biak ere 2020ko Kuadrillartekoa irabazi zuten "Izenbakuek" taldeko partaide izanda. Eli Zalduak eta Aitor Ugartek osatzen dutela bikoterik gazteena. Aitor Ugartek irabazi zuen 2020ko 14-18 urte artekoen Arabako Eskolartekoa. Eli Zalduak eta Martin Abarrategik Kuadrilla artekoan kantatu izan dute, baina inoiz ez dira banakako txapelketan aritu. 

Gai emailea Eli Plazaola Zubizarreta izango da.

Lehen fase honetan bertsolarien lanak Egoitz Iradier Martinez de AlbenizIker Elexpuru Lete eta Mikel Fernandez de Arroiabe Idigorasek epaituko dituzte.

Txapelketan parte hartzen duten 9 bikote,18 bertsolariek, behin baino ez dute kantatuko lehen fase honetan, saio honen puntu metaketaren arabera sailkatuko dira finalerdietara hurrenez hurren 6 bertsolari bikote.

Ateak 17:00etatik irekiko dira eta sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean daude salgai. Aforoa bete artean bertan ere sarrera erosteko aukera egon daiteke. Bazkideak 4 euro, arrunta 6 euro, eta 16 urtetik behera dohainik.

Eskerrak eman txapelketan laguntzen duten  babesleei eta komunikabide laguntzaileei. Eta Izarra eta Araiako saioan, bereziki, Urkabustaizko eta Asparrengo Udalei.

Izarrako saioaren informazio gehiago hemen eta Araiakoa hemen.