Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

Aroa Arrizubieta eta Irati Andak irabazi dute Oiongo hirugarren final laurdena

2021/04/24
Oionen erabaki da zein sei bikote arituko diren bertso jokoan hurrengo fasean, maiatzaren 8 eta 9an izango diren finalerdietan.

Apirilean 17an hasitako lehen fasea, final laurdenak,  Oionen amaitu dira. Aroa Arrizubieta eta Irati Andak zuzunean sailkatu dira finalerdietara, bigarren fasera, Unai Anda-Iñaki Viñaspre eta Manex Agirre-Martin Abarrategi bikote irabazleekin batera. 

Kantuan aritutako 3 bikoteak, hurrengoak:

Oihane Perea (Zalduondo) -  Manu Bendala Garcia-Donas (Sevilla-Gasteiz)

Rikardo Gonzalez de Durana (Oreitia) - Ander Aranburu Amenabarro (Gasteiz)

Irati Anda Villanueva (Gasteiz) - Aroa Arrizubieta Barredo (Gasteiz)

Lehenengo itzuli honetan 13 bertso puntuagarri kantatu dituzte bertsolari bakoitzak, 2 6 bertsolaribikoteak. Ariketa guztiak egin ondoren, Irati Anda eta Aroa Arrizubietak lortu dute puntu gehien, 467,5 puntu. Hiru final laurdenetako puntuazioaren hurrenkeran osatuko dira finalerdiak. Puntuazioak ondorengoak izan dira:

Irati Anda - Aroa Arrizubieta: 467,5 puntu

Oihane Perea - Manu Bendala: 459 puntu

Rikardo Gonzalez de Durana - Ander Aranaburu: 442 puntu

Bederatzi lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Nieves Del Alamo izan da Araiako Andra Mari aretoko aurkezlea. Lehenengo itzuliaren 3 final laurdenetako epaimahaia, horrela osatuta dago: Iker Elexpuru, Egoitz Iradier eta Mikel Fernandez de Arroiabe. Idazkari lanetan Aitor Jimenez.

Maiatzaren 8an, Amurrion izango da lehen finalerdia eta 9an, Gasteizen, bigarrena. 

Honenbestez honela geratuko dira finalerdietako saioak, sailkapenaren hurrenkeran:  1.finalerdia eta 2.finalerdia

Saioaren informazio gehiago, argazkiak eta puntuazioa hemen.