Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

Larunbatean Legution jokatuko da Binakako Bertsolari Txapelketako finala

2021/05/19
Larunbatean jokatuko da 2021eko Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako lehen edizio honetako finala Legutioko Kiroldegian. Dena prest loratu den txapelketa berri honen finalari heltzeko. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean eskuragarri.

Arabako Binakako Bertsolari Txapelketa helmugara helduko da larunbatean, maiatzaren 22an, Legutioko kiroldegian, 17:30ean. 

Apirilaren 17an 9 bikotek heldu zioten ibilbideari, finalerdietan 6 bertsolari bikote aritu ziren kantuan eta 3 bikote heldu dira finalera. Hauexek hurrenez hurren:

 

Iñaki Viñaspre Simon Abetxukokoa, 1984an jaioa. 2019ko Arabako bertsolari txapelduna. Hainbat Arabako Kuadrilla arteko Txapelketetan aritu da. 

Unai Anda Delika Ametzagakoa, 1999an jaioa. 2019an parte hartu zuen lehen aldiz Arabako Bertsolari Txapelketan. 2016tik Kuadrilla arteko denetan aparte hartu du.

Martin Abarrategi Sarrionandia Aramaioarra, 2001ean jaiotakoa. 2018tik Kuadrilla arteko denetan aparte hartu du. 

Manex Agirre Arriolabengoa Aramaioarra, 1982an jaioa. 2010, 2018 eta 2020ko Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketan talde irabazleko kide izan da. 2011 eta 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketetan txapeldun.

 

Manuel Bendala Garcia-Donas Sevilla-Gasteiz, 1983an jaioa. 2019an parte hartu zuen lehen aldiz Arabako Bertsolari Txapelketan. 2016tik Kuadrilla arteko denetan aparte hartu du.

Oihane Perea Perez de Mendiola Zalduondoarra, 1977an jaioa. 2012ko Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketan talde irabazleko kide izan da. 2007, 2009, 2013 eta 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketeko txapelduna.

Beraz, bikote bakoitzeko kide bana Arabako Bertsolari txapelketako azken hiru edizioetako txapelduna izan da eta beste kidea ez da oraindik final batean aritu. 

Finalerako sarrerak erosteko www.bertsosarrerak.eus eskuratu behar dira. Aforoa bete ez bada, larunbatean bertan erosteko aukera izango da.