Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Alaia Martin zuzenean sailkatu da finalaurrekoetara

2017/09/23

Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen final laurdena jokatu da gaur Baigorrin.

Lehen sei bertsolariak oholtzara, Baigorriko final laurdenean

2017/09/22

Bihar abiatuko da Baigorrin Bertsolari Txapelketa Nagusia. Sei bertsolari igoko dira oholtzara: Aimar Karrika, Ander Lizarralde, Alaia Martin, Beñat Ugartetxea, Mikel Artola eta Xabi Maia. Joana Itzainak aurkeztuta, 17:00etan hasiko da Ezker paretan jokatuko den saioa. Amaitu da internet bidezko sarrerak eskuratzeko epea. Baigorrin, arratsaldeko hiruretan zabalduko da txarteldegia, aretoan bertan. Aretoko ateak 16:00etan irekiko dira. Sarrerak ez dira zenbakituak. 

Baigorriko Basaizea elkartea, euskal kulturaren hauspoa

2017/09/22

Bihar abiatuko da Baigorrin Bertsolari Txapelketa Nagusia. Saioa antolatzeko orduan ezinbestekoa izan da Baigorriko Herriko Etxearen laguntza, baita Basaizea elkartearena ere. Mota guztietako kultur ekitaldiak antolatzen ditu Basaizeak urte osoan zehar eta horien artean bertsolaritzak leku nabarmena izan ohi du. Horrez gain, Etxauzia proiektua ere sostengatzen du Basaizeak.

Abiatzeko prest

2017/09/20

Bertsolari Txapelketa Nagusiko parte hartzaileak, epaile, gai jartzaile zein bertsolariak, eta antolatzaileak Amasa-Villabonan egindako aurkezpen ekitaldian bildu dira; baita zaleak ere. Baigorrira abiatzeko prest guztiak ere.

Baigorrin ekingo zaio Bertsolari Txapelketa Nagusiari larunbatean

2017/09/20

17:00etan izango da saioa Baigorriko Ezker paretan. Aimar Karrika, Ander Lizarralde, Alaia Martin, Beñat Ugartetxea, Mikel Artola eta Xabi Maia izango dira bertsotan.

Bukatu dira Txapelketa Nagusirako salgai zeuden bonu guztiak

2017/09/20

Duela astebete, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren aurkezpenarekin batera, saioetarako sarrera salmenta zabaldu zen. Sarrera solteez gain, Bertsozale Elkarteko bazkideek hamahiru saiotarako bonua erosteko aukera izan dute egunotan. Salgai zeuden bonu guztiak saldu direnez, aurrerantzean ezin da bonurik erosi. Txapelketako saioetarako sarrerak, berriz, salgai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean.

Darwin eta gu

2017/09/19

"Arteaz eztabaidatu zuten Someran, bertsolaritzaren funtzio politiko-sozialaz eta rockaz Kutxin, gaztetxean hartu zuten azkena eta okupaturiko etxeko zoruan etzan zenean, auskalo zein sustantziaren eraginpean baina ekibokatzeko beldur handirik gabe, ziur bota omen zuen Charlesek: "hortik, hortik joango da"". Asteartero izango dugun adituen gogoeten tartea, Uxue Alberdik zabaldu du bere ekarpenarekin.

Txapelketa Nagusiaren aurkezpen ekitaldia, asteazkenean

2017/09/15

Amasa-Villabonako Subijana etxearen atarian egingo da ekitaldia. 19:30ean izango da hitzordua.

Bertsolaritza eta bertsogintzaren gaineko gogoetak, asteartero

2017/09/15

Hilaren 19tik hasita eta Bertsolari Txapelketa Nagusiak irauten duen bitartean, 16 kultur eragilek, ikertzailek zein nazioarteko adituk bertsolaritzari eta bertsogintzari buruzko artikuluak argitaratuko dituzte txapelketako webgunean. Uxue Alberdi bertsolari eta idazlearen "Darwin eta gu" izango da lehen gogoeta.

Badator Bertsolari Txapelketa Nagusia!

2017/09/14

Datorren larunbatean ekingo dio txapelketak Barakaldorainoko bere bideari; eta zaleak, bidelagun.

Albiste gehiago

 

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb Intagram.png YouTube.png email