Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Gizarte Antropologiako ikasketak egin ditu EHU Euskal Herriko Unibertsitatean. Kazetari eta kolaboratzaile lanetan ari da BERRIA eta Topatu.eus komunikabideetan. Idazle lanetan ere ari da eta argitaratu berri du lehen eleberria.
8 urte ingururekin hasi zen Hendaiako bertso eskolan. Euskal Herriko eskolarteko txapela jantzi zuen 2011n, eta hainbat gazte sariketatan parte hartu du. 2012an XILABA xapelketan lehen aldiz parte hartu zuen. Gaur egun Bortzirietako bertso eskolan aritzen da. Aurtengoa bere bigarren XILABA izanen da.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Urriak 3 - Ainhoa

Maddi Ane Txoperena Iribarren, Xumai Murua Berra 8ko nagusia
Maddi Ane eta Xumai, etxe bat erosteko asmoarekin joan zarete agentzia batera. Prezio berean ugarte baten erostea proposatu dauzuete. Maddi Ane hasita 3na bertsu zortziko handian.
Maddi Ane Txoperena Iribarren, Battitt Crouspeyre 8ko txikia

Maddi Ane eta Battitt haurtzaroko lagunak zirezte. Battitt, zure herriko hauteskundeetan presentatzen zira eta jakin berri duzu Maddi Ane aurkako listan aurkezten dela. Gaur, egunkaria erosterakoan, elgar topatu duzue. Battitt hasita 3na bertsu zortziko ttipian.

Maddi Ane Txoperena Iribarren, Iker Altuna Kopla handia
Iker eta Maddi Ane, urte hastapenean elkarri hitz eman zinuten erretzeari uztea. Zonbait hilabete berantago, elkar atxeman duzue bakotxak zigarreta bat ahoan. Binaka, kopla handian, bakotxak 4 kopla osatu arte.
Maddi Ane Txoperena Iribarren Bakarka, gaia emanda
Maddi Ane, hona 2 bertsu, gehienez hamarreko handian osatzeko gaia : Hilabete guziz bizitzeko ezinbestekoa zauzun diru-laguntza moztu dizute. Hirugarren aldikotz deitu duzu laguntza kudeaketa zerbitzura eta berriz ere, erantzungailu automatikoarekin ari zira.
Maddi Ane Txoperena Iribarren, Ramuntxo Christy Kartzela
Maddi Ane eta Ramuntxo, hona zuen gaia : 25 urte dituzue. Gaur Itsasoa lehen aldikotz ikusten duzue. 3na bertsu 10eko ttipian Maddi Ane hasita.

 

    Facebook Twitter Instagram YouTube