Albisteak
Zaldiko Maldiko kultur elkarteak jarriko dio txapela aurtengo irabazleari
2025/11/24Zaldiko Maldiko Kultur Elkartearen izenean, Sergio Barandiaranek jarriko dio 2025eko txapeldunari txapela. Euskaldunentzat arnasgune izateagatik, euskal kulturarekin eta bertsolaritzarekin duten harreman estuagatik eta bertsolaritza sustatzeko egindako ekinbide guztiagatik eskerrak eman nahi dizkiegu Zaldiko Maldiko elkarteko kideei.
Nafarroa Arenako finala, goraldiaren ispilu
2025/11/21Azaroaren 29an izango da Nafarroako Bertsolari Txapelketako azken hitzordua, finala. Nafarroa Arenan egingo da lehendabizikoz. Ez da lehen aldi bakarra izango, bi bertsolarik lehendabiziko abestuko baitute finalean. Zortzi buru eta txapel bat, Zaldiko Maldiko elkarteak emango duena.
Erabaki da finaleko zortzikotea
2025/11/16Finalaurreko guztiak jokatuta, erabaki da Nafarroa Arenako finalean zein bertsolarik kantatuko duten. Eneko Lazkoz, Julio Soto eta Joanes Illarregiz gain, beste bost bertsolarik osatuko dute zortzikotea.
