Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bertsoaldiak

Lekeitio | Urriak 4

Lurdes Ondaro Hasierako agurra
Beñat Bilbao, Lurdes Ondaro 8ko nagusia

Beñat eta Lurdes bikotea zarie. Bankura joan zarie gaur, etxea erosteko hipotekaren baldintzen inguruan galdetzeko. Baldintzen barri emon deutsuenean, Beñat , zu, altxatu eta ospa egitekotan egon zara. Lurdesekk aztertu gura leuke.

Txaber Altube, Lurdes Ondaro 8ko txikia

Lurdes eta Txaber irakasleak zarie eta irakasle gelan zagozie. Zuk Txaber daborduko nekatuta zagozela aitatu deutsezu lankideeri. Lurdesek esan deutsu trankil egoteko, konturatu orduko neguko oporrak ailegauko dirala eta.

Lurdes Ondaro Puntuari erantzunak

1, Arrantza ontzietan migrante ugari 2, Egunotan salatu dabe tratu txarra

Iruri Altzerreka, Lurdes Ondaro 10eko txikia

Iruri eta Lurdes 65 urteko lagunak zarie, euskal dantzetan ibilitakoak hainbat urtetan. Laster zuen dantza taldea izan zanak 75 urte beteko dauz. Urteurrena ospatzeko emanaldian dantzan egiteko gonbidapena jaso dozue.

Lurdes Ondaro Ganbarako lana

Gaur be entrenamenduan ez dozu zure burua ohiko mailan nabaritu. Zer pentsatua emon deutsu

Lurdes Ondaro Bukaerako agurra

Barakaldo | Azaroak 9

Lurdes Ondaro Hasierako agurra
Lurdes Ondaro, Xabat Galletebeitia 10eko txikia

Xabat gurasoa eta Lurdes hamabi urteko alaba zarie. Xabat, zuon etxean ateak beti dagoz zabalik, komunekoa bere bai. Aspaldion baina, Lurdes ateak ixten hasi da. Oraintxe bere, komunean atea kisketagaz zarratuta harrapatu dozu.

Irune Basagoiti, Lurdes Ondaro 8ko txikia

Lurdes eta Irune bikotea zarie. Lurdes, belauneko ebakuntza egin deutsue eta Iruneren etxera joan zara biziten ebakuntza osteko zainketetan laguntza eukiteko. Aste bi pasau dira eta Irunek espero baino gitxiago laguntzen deutsu.

Lurdes Ondaro, Onintza Enbeita Iparragirrerena

Lurdes eta Onintza Sare Sozialetako eduki sortzaileak zarie. Azkenaldian zuen jarraitzaile kopurua beherantza doa eta jarraitzaileak lortzeko beste zerbait egin behar dozuela uste dozue

Lurdes Ondaro Puntuari erantzunak

1, Etorkizuna ezin dogunez igarri. 2, Momentua bizitzen behar da ikasi

Lurdes Ondaro Ganbarako lana

Notizia bat emon deutsue. Ez dozu ondo hartu.

Lurdes Ondaro Bukaerako agurra

                Twitter Facebook Instagram