Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bertsoaldiak

Zeanuri | Urriak 26

Jone Uria Hasierako agurra
Aitor Bizkarra, Jone Uria 10eko txikia

Aitor tabernaria zara eta Jone auzo alkarteko kidea. Aitor, zuk urtero apaindu izan dozu taberna Halloweeneko motiboakaz. Jonek esan deutsu Gaba Baltza ospatzeko jaia antolatuko dabela auzoan eta proposatu deutsu taberna euskal tradizinoko jai honegaz lotutako apaingarriakaz girotzea.

Jone Uria, Aissa Intxausti 8ko txikia

Jone eta Aissa, lankideak zarie. Jone, gaur Aissa harrapatu dozu Wikipedian bere buruaren biografia idazten.

Jone Uria, Oihana Bartra Iparragirrerena

Jone eta Oihana nerabeak zarie eta denboratxua daroazue alkarregaz urteten. Lehenengoz narrutan egiteko geratu zarie gaur. Alkarren ondoan zagozie, urduri, nondik hasi ez dakizuela.

Jone Uria Puntuari erantzunak

Munduaren azkena / gaur izanez gero 2. Datorrena ez daiten / izan hain iluna

Jone Uria Ganbarako lana

Ezetz esan deutsue. Halanda be, zuk zeurean segiduko dozu.

Jone Uria Bukaerako agurra

Markina-Xemein | Azaroak 22

Jone Uria Hasierako agurra
Jone Uria, Imanol Uria 8ko nagusia

Jone eta Imanol euskal musikariak zarie. Zuen abestiak streaming-plataforma batean baino gehiagotan daukozuez entzungai. Jone, zure abestiak Israelgo gobernuagaz lotura daukien plataformetatik kentzea erabagi dozu. Imanol ez da ausartu pauso hori emotera.

Jone Uria, Gorka Pagonabarraga 8ko txikia

Jone eta Gorka, haginlariaren kontsultako itxarongelan egin dozue topo. Ozen entzuten dozuez zuen aurretik sartu dan pazientearen min-arrantzak.

Xabat Galletebeitia, Jone Uria Sei puntuko motza

Xabat eta Jone lagunak zarie. Xabat, gaur, Jonek arduratuta esan deutsu bikotekidea bere mugikorreko mezuak irakurten harrapau dauala.

Txaber Altube, Jone Uria Lauko handia

Txaber ihes gela edo scape room bateko arduraduna zara. Jone harro-harro sartu da, berak segituan asmatuko dauala eta. Denpora aurrera doa, eta lehenengo pista be ez dau topau ondiño.

Jone Uria Ganbarako lana

Mosu bi emoteko hurreratu jatzu. Atzera egin dozu.

Jone Uria Bukaerako agurra

Bilbo | Abenduak 20

Jone Uria Hasierako agurra
Gorka Pagonabarraga, Jone Uria 8ko nagusia

Jone auzokidea eta Gorka dendaria zarie. Zuen auzoa inork bizi gura ez dauan auzoa izatetik modako auzo izatera pasau da. Gero eta gitxiago zarie betiko dendak eta auzokideak. Jone, gaur Gorkak esan deutsu alokairuaren prezioa asko igon deutsiela denbora gitxian.

Oihana Bartra, Jone Uria 8ko txikia

Oihana eta Jone dantzariak zarie. Bilboko La Salve zubian antolatzen dabeen salto lehiaketa inauguratzeko, hasi aurretik agurra dantzatzeko eskatu deutsue. Plataformatik itsasadarrera 24 metroko altuera dago. Laster hasiko dala eta plataformara igotzeko esan barri deutsue. Estu-estu zagozie; ez dago leku handirik.

Jone Uria Puntuari erantzunak

1. Migrazioa dago askoren ahotan 2. Azal kolorea da sarritan problema 3. Arrazakeria be da klase kontua

Aitor Etxebarriazarraga, Jone Uria 10eko txikia

Jone eta Aitor lagun bi zarie. Zuen kuadrillan datorren astean Euskalgintzaren Kontseiluak deitutako ekitaldian parte hartzeko plana egiten zabizie. Jone, Aitorrek esan deutsu kuadrillakoak ekitaldietara joateko prest egoten dirala beti, baina nekatuta dagoala hizkuntzarekiko daukien jarreragaz.

Jone Uria Bakarka, gaia emanda

Jone, Gernikako bonbardaketako biktima zara. Gaur Gernikara etorri da Alemaniako presidentea, besteak beste, egindakoagatik barkamena eskatzera. Oraingoan bere ez zaitue gonbidatu.

Jone Uria Bukaerako agurra

                Twitter Facebook Instagram