Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Xan Alkhat

Bainonan jaioa 1982an. Egun Xiberoan bizi da eta Bertsularien Lagunak Elkartean ari da lanean bertsu erakasle gisa. Bosgarren aldiz hartuko du parte Xilaban.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Urriak 10 - Larzabale

Xan Alkhat Hasierako agurra
Xan Alkhat, Mizel Mateo 8ko nagusia
Xan eta Mizel elkarrekin lan egiten duzuen laborariak zirezte. Koronabirusaren krisi garaian zuen ekoizpena zuzenki kontsumitzaileei saltzen hasi zineten, uste baino emaitza hobearekin. Xan hasita 3na bertsu zortziko handian.
Xan Alkhat, Oneka Arteaga Olasagasti 8ko txikia
Onekak kantu eskaintza baten egiteko, euskal irratietara deitu du baina biziki kalakaria da. Xanek, irratiko animatzaileak, kantu eskaintzen tartea monopolizatzen duela ohartarazi nahi dio… Oneka hasita 3na bertsu zortziko ttipian.
Kerman Diaz, Xan Alkhat Kopla handia
Kerman eta Xan happening baten prestatzen ari zirezten bi artista zirezte. Binaka, kopla handian, bakotxak 4 kopla osatu arte.
Xan Alkhat Bakarka, gaia emanda

Xan, hona 2 bertso, gehienez hamarreko handian osatzeko gaia : Zure amatxik oren berean hirugarren aldiz galdetu dizu “eta eskolan ongi?”

Xan Alkhat, Josu Txoperena Iribarren Kartzela

Xan eta Josu hona zuen gaia: 40 urte bete dituzue aurten eta elkarrekin modu berezi batean ospatu nahi dituzue baina horretarako proiektu arras ezberdinak pentsatua dituzue. 3na bertsu 10eko ttipian Xan hasita.

 

    Facebook Twitter Instagram YouTube