Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Ramuntxo Christy

Aiherran sortua, egun Amikuzeko Arrutan bizi da. Ofizioz mekanika injenidore. Gaztetik senditzen zuen bertsu zaletasuna garatu du bertan, Mauleko bertsu eskolan sartuz 2005an, eta Xiberoko Bertsu Ekartearen ardura eramanez. Euskal irratietan Punttuka bertsularitzari buruzko irratsaioa animatu zuen Xan Alkhatekin. Egun Donapauleko bertsu eskolako kide da. XILABA xapelketan parte hartzen du 2010a geroztik, aurtengoa bere bosgarren aldia izanen da. 

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Urriak 3 - Ainhoa

Ramuntxo Christy, Battitt Crouspeyre 8ko nagusia
Ramuntxo eta Battitt bikotekideak zizte. Afalondoan, elkarri proposatu duzue etxeko pantaila guzien itzaltzea. Afaria bukatua duzue, haurrak oheratuak eta elgarren ondoan jarriak zizte kanapean. Ramuntxo hasita, 3na bertsu 8ko handian.
Bixente Hirigarai, Ramuntxo Christy 8ko txikia

Irunetik abiatuko da heldu den Vuelta edo Espainiako itzulia. Zu, Ramuntxo pozik zaude, maite dituzun txirrindulariak zure etxetik hurbil pasatuko direlako. Bixente, zuri aldiz, berri horrek haserrea piztu dizu. Ramuntxo hasita 3na bertsu zortziko ttipian.

Ramuntxo Christy, Xumai Murua Berra Kopla handia
Xumai eta Ramuntxo, bixkotx saltegi baten erakuslehioan duela pare bat egun salgai diren bi bixkotx zirezte. Zuen inguruan ziren beste bixkotx guziak salduak izan dira eta zuek beti hor zirezte. Binaka, kopla handian, bakotxak 4 kopla osatu arte.
Ramuntxo Christy Bakarka, gaia emanda

Ramuntxo, hona 2 bertsu, gehienez hamarreko handian osatzeko gaia : Autobus gidaria zira. Holakorik ez zinuen pentsatuko ere duela zonbait urte, bainan orain, gauero beldurturik gidatzen duzu autobusa.

Maddi Ane Txoperena Iribarren, Ramuntxo Christy Kartzela
Maddi Ane eta Ramuntxo, hona zuen gaia : 25 urte dituzue. Gaur Itsasoa lehen aldikotz ikusten duzue. 3na bertsu 10eko ttipian Maddi Ane hasita.

 

    Facebook Twitter Instagram YouTube