Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Oneka Arteaga Olasagasti

2003-08-23an sortu zen Donostin. 3 urterekin Kanbora etorri ziren eta geroztik han bizi da. Bernat Etxepare lizeoan dabil ikasten eta bertan egiten du bertso eskola. 8 urterekin sartu zen bertsu eskolara lehen aldikotz eta oraindik hor jarritzen du. Bertsuari begira, aurten Haizea dator proiektuan zein eskolartekoan parte hartu du  eta azken honetan finalista izan da. Lehen aldiz XILABA Bertsulari Xapelketa parte hartuko du.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Urriak 10 - Larzabale

Oneka Arteaga Olasagasti Hasierako agurra
Josu Txoperena Iribarren, Oneka Arteaga Olasagasti 8ko nagusia
Josu eta Oneka, zahar etxeko langileak zirezte. Gaurko bilkuran, aspaldian bisita guti izan duten erresidenteei aktibitateak proposatzeko ideiak xekatzen dituzue. Josu hasita, 3na bertsu 8ko handian.
Xan Alkhat, Oneka Arteaga Olasagasti 8ko txikia
Onekak kantu eskaintza baten egiteko, euskal irratietara deitu du baina biziki kalakaria da. Xanek, irratiko animatzaileak, kantu eskaintzen tartea monopolizatzen duela ohartarazi nahi dio… Oneka hasita 3na bertsu zortziko ttipian.
Johaine Sarraillet, Oneka Arteaga Olasagasti Kopla handia

Johaine eta Oneka austronautak zirezte, ilargira joaiten den lehen euskal misioko kideak. Erabaki behar duzue nor jautsiko den lehenik. Binaka, kopla handian, bakotxak 4 kopla osatu arte.

Oneka Arteaga Olasagasti Bakarka, gaia emanda

Oneka, hona 2 bertso, gehienez hamarreko handian osatzeko gaia: Garazin bizi zira eta Baionan lan egiten duzu. Goiz huntan ere auto metaketetan zira, geldian.

Kerman Diaz, Oneka Arteaga Olasagasti Kartzela
Kerman eta Oneka hona zuen gaia: 40 urte bete dituzue aurten eta elkarrekin modu berezi batean ospatu nahi dituzue baina horretarako proiektu arras ezberdinak pentsatua dituzue. 3na bertsu 10eko ttipian Oneka hasita.

 

    Facebook Twitter Instagram YouTube