Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Maddalen Arzallus Antia

1990eko abenduaren 27an jaio zen Donibane Lohizunen eta Hendaian bizi izan da beti. Itzulpengintza eta Interpretazioko ikasketak egin ditu Gasteizen, eta itzultzailea da gaur egun. Xapelketa ezberdinetan parte hartu du: Eskolartekotan (2001–2007). XILABA xapelketan 2008-an, finalista izan zen eta ondoren 2009-an Euskal Herriko Txapelketan parte hartu zuen. 2014. urteko XILABA xapelketan bigarren gelditu zen. Bat-Bateko zenbait sariketetan ere parte hartu izan du: Hernandorena sariketa, Berritxu saria, Osinalde, Abra... Hau bere seigarren XILABA izanen da.

Biografia osoa BDBn

 

    Facebook Twitter Instagram YouTube