Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Kerman Diaz

Urruñarra da eta 21 urte ditu. Donibane-Lohizuneko ikastolako bertsu eskolan hasi zen 8 urterekin. Hendaiako bertsu eskolatik igaro ondotik, Baionako bertso eskolan ibili da eta gaur egun ALBE Algortako bertso eskolan dabil. Eskolarteko xapelketan hainbat aldiz parte hartu eta sari batzuk jaso ditu. Aurtengo XILABA xapelketa, bigarrena izanen du.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Urriak 10 - Larzabale

Kerman Diaz, Johaine Sarraillet 8ko nagusia

Kerman eta Johaine, xoriak artatzen dituen hegalaldia elkartean lan egiten duzue. Diru laguntza eskasiarengatik desagertu daiteke elkartea urte bukaeran. Kerman hasita 3na bertsu zortziko haundian.

Mizel Mateo, Kerman Diaz 8ko txikia
Mizel eta Kerman lehen aldikoz autoan elkarrekin zoazten bikote berria zirezte. Mizel harritua zara Kermanek autoa gidatzerakoan duen jarrerarekin. Mizel hasita 3na bertsu zortziko ttipian.
Kerman Diaz, Xan Alkhat Kopla handia
Kerman eta Xan happening baten prestatzen ari zirezten bi artista zirezte. Binaka, kopla handian, bakotxak 4 kopla osatu arte.
Kerman Diaz Bakarka, gaia emanda

Kerman, hona 2 bertso, gehienez hamarreko handian osatzeko gaia: Irunen, ostatuz ostatu ibili zara bart eta berriz ere entzun zinuen “gabatxoa” zinela.

Kerman Diaz, Oneka Arteaga Olasagasti Kartzela
Kerman eta Oneka hona zuen gaia: 40 urte bete dituzue aurten eta elkarrekin modu berezi batean ospatu nahi dituzue baina horretarako proiektu arras ezberdinak pentsatua dituzue. 3na bertsu 10eko ttipian Oneka hasita.

Urriak 17 - Senpere

Irati Alcantarilla Urdanpilleta, Kerman Diaz 8ko nagusia
Adixkideak zaizte Irati eta Kerman. Durangoko Plateruenea itxiko dutela jakin berri duzue. Anitz momentu goxo partekatu izan dituzue bertan. Irati hasita 3na bertsu 8ko handian.
Kerman Diaz, Gillen Hiribarren 8ko txikia

Kerman Kirol denda ttiki bateko nagusia zara, eta Gillen dendako bezeroa. Kerman, Gillenek zure dendan zapatak entsaiatu zituen duela bi egun eta erosi gabe joan zen. Geroztik,zapeta berdinak internetez erosi dituela jakin duzu. Goizeko kafean elkar atzeman duzue. Kerman hasita 3na bertsu 8ko ttipian.

Patxi Iriart Hiribarren, Kerman Diaz 10eko txikia

Erretreta hartu berria duzuen bikote zirezte Patxi eta Kerman. Patxi, denbora elkarrekin bidaiatzeko baliatu nahi zenuke. Kerman aldiz, astean hirutan haur ttipiak- bilobak zaintzera engaiatu da. Patxi hasita 3na bertsu 10eko ttipian.

Kerman Diaz Puntuari erantzunak

1.- Biziaren zentroaan lana ote dugu?... 2.- Lanbideak ote nau egiten naizena?...

Kerman Diaz Kartzela
Bi bertsu nahi duzun neurri eta doinuan kantatzeko hemen duzu gaia: Lehen pizu zitzaizun bakardade hori sekulan baino gehiago preziatzen duzu egun.

 

    Facebook Twitter Instagram YouTube