Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Johaine Sarraillet

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Urriak 10 - Larzabale

Kerman Diaz, Johaine Sarraillet 8ko nagusia

Kerman eta Johaine, xoriak artatzen dituen hegalaldia elkartean lan egiten duzue. Diru laguntza eskasiarengatik desagertu daiteke elkartea urte bukaeran. Kerman hasita 3na bertsu zortziko haundian.

Josu Txoperena Iribarren, Johaine Sarraillet 8ko txikia

Josu eta Johaine bulego berean lan egiten duzue. Josu atxeman duzu Johaiñe ekologista aktibista sutsua, plazerrezko bidaiarako lowcost hegazkin txartela erreserbatzen. Josu hasita 3na bertsu zortziko ttipian.

Johaine Sarraillet, Oneka Arteaga Olasagasti Kopla handia

Johaine eta Oneka austronautak zirezte, ilargira joaiten den lehen euskal misioko kideak. Erabaki behar duzue nor jautsiko den lehenik. Binaka, kopla handian, bakotxak 4 kopla osatu arte.

Johaine Sarraillet Bakarka, gaia emanda

Johaine, hona 2 bertso, gehienez hamarreko handian osatzeko gaia: Itxialdia oso gaizki pasa zinuen, bizi soziala berritz hartzeko beharrarekin. Baina azkenean zenbait hilabete deskonfinatu girela eta sekulako nostalgia duzu.

Mizel Mateo, Johaine Sarraillet Kartzela
Mizel eta Johaine hona zuen gaia: 40 urte bete dituzue aurten eta elkarrekin modu berezi batean ospatu nahi dituzue baina horretarako proiektu arras ezberdinak pentsatua dituzue. 3na bertsu 10eko ttipian Johaine hasita.
Johaine Sarraillet Bukaerako agurra

 

    Facebook Twitter Instagram YouTube