Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bertsoaldiak

Irailak 19 - Hiriburu

Irati Alcantarilla Urdanpilleta, Bittor Thicoïpe 8ko nagusia
Irratiko langileak zirezte toka/noka erabilerari buruz gogoetan. Irati hasita, 3na bertso 8ko handian.
Irati Alcantarilla Urdanpilleta, Egoitz Zelaia 8ko txikia
Bikotea zirezte Irati eta Egoitz, elgarrekin serie baten begiratzen hasi zinezten duela zonbait aste. Irati bilkura batetik pentsatua baino goizago sartu zira eta Egoitz harrapatu duzu kanapean seria hortako episodo berri baten begiratzen zu gabe. Egoitz hasita, 3na bertso 8ko ttipian.
Irati Alcantarilla Urdanpilleta, Aitor Servier Etxexuri Kopla handia
Aspaldiko ametsa zinuten elkarrekin hondartza nudista batera joaitea. Iritsi orduko ohartu zirezte jende gehienak ezagutzen dituzuela. Irati hasita bakotxak 4 kopla osatu arte.
Irati Alcantarilla Urdanpilleta Bakarka, gaia emanda
Hau duzu gehienez 10eko haundian eta nahi duzun doinuan bi bertso kantatzeko gaia. 25 urteko gaztea zira Irati. Burasoekin gogor eztabaidatu ondotik, bihar hasiko duzu amesten zenuen lana.
Irati Alcantarilla Urdanpilleta, Ortzi Idoate Kartzela
Gurea utzi beharra izango dugunerako,beste planeta baten bila ari zareten bi zientzilari zirezte. Nola doa zuen ikerketa ? konta iguzue. Ortzi hasita, 3na bertso 10eko ttipian.
Irati Alcantarilla Urdanpilleta Bukaerako agurra

Urriak 17 - Senpere

Irati Alcantarilla Urdanpilleta, Kerman Diaz 8ko nagusia
Adixkideak zaizte Irati eta Kerman. Durangoko Plateruenea itxiko dutela jakin berri duzue. Anitz momentu goxo partekatu izan dituzue bertan. Irati hasita 3na bertsu 8ko handian.
Miren Artetxe Sarasola, Irati Alcantarilla Urdanpilleta 8ko txikia
Autoan zarete Miren eta Irati. Iratik aparkatzerakoan, ondoko autoa jo du. Zuk Miren, deus erran gabe joatea proposatu diozu, bainan Iratik papertxo batean telefono zenbakia uztea nahiago luke. Miren hasita. 3na bertsu 8ko ttipian.
Gillen Hiribarren, Irati Alcantarilla Urdanpilleta 10eko txikia

Gillen eta Irati lagunak zizte. Irati poker partidetara biziki lotua da. Gillen, iruditzen zaizu Irati adiktu bilakatzen ari dela. Gaia harekin zuzenki aipatzea erabaki duzu. Gillen hasita hasita 3na bertsu 10eko ttipian.

Irati Alcantarilla Urdanpilleta Puntuari erantzunak
1.- Herri Urratsik gabe joan da urtea… 2.- Seaska laguntzeko zer egin liteke?...
Irati Alcantarilla Urdanpilleta Kartzela

Bi bertsu nahi duzun neurri eta doinuan kantatzeko hemen duzu gaia: Lehen pizu zitzaizun bakardade hori sekulan baino gehiago preziatzen duzu egun.

 

    Facebook Twitter Instagram YouTube