Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Battitt Crouspeyre

1989ko Martxoaren 21an sortua. Baigorriarra. Bertsu munduan sartua 21 urtetan, Itsasuko bertsu eskolaren bidez. Lehen plaza ondoko urtean Itsasuko ihauterietan. Laugarren aldiz hartuko du parte Xilaba xapelketan.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Urriak 3 - Ainhoa

Battitt Crouspeyre Hasierako agurra
Ramuntxo Christy, Battitt Crouspeyre 8ko nagusia
Ramuntxo eta Battitt bikotekideak zizte. Afalondoan, elkarri proposatu duzue etxeko pantaila guzien itzaltzea. Afaria bukatua duzue, haurrak oheratuak eta elgarren ondoan jarriak zizte kanapean. Ramuntxo hasita, 3na bertsu 8ko handian.
Maddi Ane Txoperena Iribarren, Battitt Crouspeyre 8ko txikia

Maddi Ane eta Battitt haurtzaroko lagunak zirezte. Battitt, zure herriko hauteskundeetan presentatzen zira eta jakin berri duzu Maddi Ane aurkako listan aurkezten dela. Gaur, egunkaria erosterakoan, elgar topatu duzue. Battitt hasita 3na bertsu zortziko ttipian.

Bixente Hirigarai, Battitt Crouspeyre Hasierako agurra

Bixente eta Battitt autopistan zabiltzate eta ezantza erosteko irteera hutsegin berri duzue, erreserban zirezte eta ondoko ezantzategia urrunegi duzue. Binaka, kopla handian, bakotxak 4 kopla osatu arte.

Battitt Crouspeyre Bakarka, gaia emanda

Battitt, hona 2 bertsu, gehienez hamarreko handian osatzeko gaia : Top modeloa zira. Indar asko egin duzu zure gorputza ahal bezain ederra ukaiteko, batez ere kirurgia estetikaren bidez. Bainan, goiz huntan ezin diozu gehiago zure mirailari begiratu.

Iker Altuna, Battitt Crouspeyre Kartzela

Iker eta Battitt hona zuen gaia : 25 urte dituzue. Gaur Itsasoa lehen aldikotz ikusten duzue. 3na bertsu 10eko ttipian Battitt hasita.

Battitt Crouspeyre Bukaerako agurra

 

    Facebook Twitter Instagram YouTube