Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Amets Arzallus Antia

1983. urtean jaio zen. Hendaiarra, egun Saran bizi da. Lanbidea: bertsularia, kazetaria eta idazlea. Hendaiako bertsu eskolan ibilitakoa da, ikasle hasieran, erakasle gero. 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi zuen eta xapeldunorde izan zen 2009an; 2005etik final guztietan aritu da. Nafarroako Bertsolari Xapelketan, lau (4) xapel jantzi zituen (2000, 2001, 2002, 2003). XILABA xapelketan hiru aldiz xapelduna izan da (2008, 2010, 2012), eta behin xapeldunorde.  Aurtengoa, bosgarren partehartzea izanen du.

Argitaratutako liburuak:

Txomin Txuekarekin batera, Illimani: Boliviako izpiak eta hizkiak (2006 Argia).   

Ibrahima Balderekin batera, Miñan izeneko eleberria (2019 Susa).

Biografia osoa BDBn

 

    Facebook Twitter Instagram YouTube