Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

XILABA 2020 Sohütara iritsiko da larunbatean

2020/10/19
Larunbatean jokatuko da XILABA txapelketaren bigarren final hereneko saioa. Sohütako baliatze anitzeko gelan izanen da arratsaldeko 17:00etan. Beñat Larory gai emailearen erranetara arituko dira bertsulariak. Arrazoi pertsonalengatik Maddalen Arzallus Antia bertsularia ez da bertan izanen eta haren lekua Mizel Mateok beteko du.
Hau izanen da beraz, larunbateko saioan, kantari arituko den seikoa:  Maddi Sarasua LaskaraiEgoitz ZelaiaMaindi Murua BerraIker AltunaElixabet Etxandi Goienetxe, eta Mizel Mateo.
Saiorako sartzeak egunean berean eskuratu ahal izango dira arratsaldeko 16:00etatik Sohütako baliatze anitzeko gelan.
Covid-19aren ondorioz, entzuleek osasun neurriak zorrozki jarraitu beharko dituzte, hots, eskuak garbi ukatea, maska memento oro soinean ukatea eta antolatzaileek galdeginikoa betetzea (distantzia, zentzu bakarreko ibilbidea…)