Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

XILABA 2020 Ainhoara iritsiko da larunbatean

2020/10/01
Larunbatean jokatuko da XILABA txapelketaren hirugarren sailkapen saioa. Ainhoako elkarteen gelan izanen da arratsaldeko 17:00etan.

Amaia Castorene gai emailearen erranetara arituko dira bertsulariak. Arrazoi pertsonalengatik Oneka Arteaga Olasagasti bertsularia ezin izango da bertan izan eta, haren ordez, Ramuntxo Christy arituko da kantuan. 

Hau izanen da beraz, larunbateko saioan, kantari arituko den seikoa: Ramuntxo Christy, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Iker Altuna, Battit Crouspeyre, Xumai Murua Berra eta Bixente Hirigarai.

Saiorako sartzeak egunean berean eskuratu ahal izango dira arratsaldeko 16:00etatik aitzina Ainhoako elkarteen gelan.

Covid-19aren ondorioz, entzuleek osasun neurriak zorrozki jarraitu beharko dituzte, hots, eskuak garbi ukatea, maska memento oro soinean ukatea eta antolatzaileek galdeginikoa betetzea (distantzia, zentzu bakarreko ibilbidea…)