Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Kerman Diaz nagusitu da Larzabaleko saioan

2020/10/11
XILABA Bertsulari Xapelketako laugarren kanporaketa jokatu da Larzabalen, eta Final Herenetako saioak nola osatuak izanen diren erabakita gelditu da. Xan Alkhatek eta Mizel Mateok egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 180 bertsuzalek, giro ederrean bete dute Larzabaleko Herriko gela. Datorren larunbatean bigarren faseko lehen saioa jokatuko da Senpereko "LARREKO" gelan.

XILABA 2020 Bertsulari Xapelketari segida emanaz, kanporaketetako laugarren eta azken saioa jokatu da gaur Larzabaleko Herriko gelan.

Saioko irabazlea Kerman Diaz izan da, 306 punturekin, eta horrela geratu da sailkapena:

  1. Kerman Diaz............................306
  2. Xan Alkhat...............................304,5
  3. Mizel Mateo.............................299,5
  4. Johaine Sarraillet.....................293
  5. Oneka Arteaga Olasagasti......290,5
  6. Josu Txoperena Iribarren........285

XILABAko Bertsulari  Xapelketaren Final Herenetako lehen saioa, hurrengo larunbatean (urriak 17), ospatuko da Senpereko "LARREKO" gelanMiren Artetxe SarasolaAitor Servier EtxexuriKerman Diaz, Patxi Iriart HiribarrenIrati Alcantarilla Urdanpilleta, eta Gillen Hiribarren bertsulariekin.  

Saioa 17:00ean hasiko da. Ohi bezala, sarrerak lekuan berean erosten ahalko dira.

Horrela osatuta gelditu dira Final Herenetako beste bi saioak:

Urriak 24, Sohütako Herriko gelan, 17:00etan.-  Maddalen Arzallus Antia, Maddi Sarasua Laskarai, Egoitz Zelaia, Maindi Murua Berra, Iker Altuna eta Elixabet Etxandi Goienetxe

Urriak 31, Izturitzeko Herriko gelan, 17:00etan.- Odei Barroso Gomila, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Xumai Murua Berra, Ramuntxo Christy, Xan Alkhat eta Ortzi Idoate