Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Badator haizea

2020/11/20
Asteburu honetan zen egitekoa Xilabako finala: nabarmentzeko parte-hartzaile kopurua, txapelketara itzulitako bertsolariak, Eskolartekotik jarraian iritsitako gazteak... eremu askotan egindako lanak eragindako osagaiak. Bertsularien Lagunak Elkarteko lehendakaria da Xumai Murua Berra.

Sohüta, Donapaleu, Angelu eta Hendaia artean bertsoa ari du. Haur eta gazteak astero trebatzen dira hemezortzi herritan, hiru topaketa behar dira denak elkartzeko. Udalekuetan Euskal Herri guziko lagunak egiten dituzte, nahi dutenak Eskolartekoan entseatzen dira, irratsaio batean parte hartzen dute, plazaratzeko aukera ematen zaie… ederra da, bertsoa ari du!

Irakasle-eragile taldeak gauzatzen du hau egunerokoan, bertsozale andana batek urte guzian zehar. Ilusioz eta arduraz koordinaturik. Larraldetik hiru lurraldetara hedatzen dugu proiektu hau. Lana partekatuz, gogoetatzeko elkartuz, esperientziak trukatuz, herrira egokituz.

Haurrengana daramagu bertsoa ikastorduetan, klaseak amaitzean herrian biltzera animatzen dira asko. Bertso eskolan hasi eta etxean ari dira gero; zenbaitek lagunartean ere segitzen dute. Gaztetuz, mugak gainditzen dituzte, eta handik beren mundua ekartzen digute plazara.

Larraldetik hiru lurraldetara hedatzen dugu proiektu hau. Lana partekatuz, gogoetatzeko elkartuz, esperientziak trukatuz, herrira egokituz.

Plazaratzea sustatzen dugu. Saio antolatzaileak lagunduz eta saioak antolatuz; haiek hedatuz eta gordez. Gogotsuari aukera eskaintzen diogu, eta parte hartzaileak babesten ditugu.

Poztekoa da, euskarak eman urrats bakotx bertsolaritzak abaila hartu du. Hezkuntza arautuak toki bat egin dio gure irakasleen lanari, erakundeekin harremanak egonkortu ditugu, Hirigune Elkargoak kultur arloan egiten dugun ekarpena onesten du. Ari gira lanean, eta ohartzen ari dira gure lanaz. Euskarari urratsak emanarazten segiko dugu, guretik, bertze eragileekin konfederazioan. Bertsoa ari dadin, zaleak adi dezan.