Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Nafarroa

Albisteak

Julio Sotok irabazi du 2015eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Julio Sotok irabazi du 2015eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa

2015/03/28

Julio Sotok irabazi du Elizondoko Baztan pilotalekuan jokatu berri den 2015eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala. 1.250 bertsozalek jarraitu dute finala bertatik bertara. Bigarren postua Xabier Terrerosentzat izan da eta, haren ondotik, Eneko Lazkoz, Oskar Estanga, Eneko Fernandez, Ander Fuentes, Julen Zelaieta eta Aimar Karrika sailkatu dira.

Julio Sotok irabazi du 2015eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Gehiago irakurri

Juanjo Atxak jantziko dio txapela txapeldunari

Juanjo Atxak jantziko dio txapela txapeldunari

2015/03/26

Baztandarra izanik, bailaran urte luzeetan zehar bertsolaritzaren transmisioan egindako lan handia goraipatu nahi da horrela.

Juanjo Atxak jantziko dio txapela txapeldunari - Gehiago irakurri

Dena prest da Elizondoko finalerako

Dena prest da Elizondoko finalerako

2015/03/20

Otsailaren 7an Iruñean hasitako Nafarroako Bertsolari Txapelketak amaiera izango du martxoaren 28an, Elizondoko Baztan pilotalekuan arratsaldeko 17:00etatik aurrera jokatuko den finalarekin.

Dena prest da Elizondoko finalerako - Gehiago irakurri

Burlatako bertsoaldiak eta bertsolarien iritziak sarean

Burlatako bertsoaldiak eta bertsolarien iritziak sarean

2015/03/16

Martxoaren 15ean Burlatan jokatutako azken finalaurrekoaren bertsoaldiak www.bertsoa.com atarian ikusgai daude, baita saio osteko bertsolarien hitzak ere. Kantuan sei bertsolari: Migel Mari Elosegi "Luze", Saioa Alkaiza, Oier Lakuntza, Eneko Lazkoz, Oskar Estanga eta Aritz Saragueta. Aurkezle lanetan berriz, Maider Ansa.

Burlatako bertsoaldiak eta bertsolarien iritziak sarean - Gehiago irakurri

Eneko Lazkozek irabazi du Burlatako finalaurrekoa eta finaleko zortzikotea erabakita geratu da

Eneko Lazkozek irabazi du Burlatako finalaurrekoa eta finaleko zortzikotea erabakita geratu da

2015/03/15

Burlatako Kultur Etxean jokatu den azken finalaurrekoan sakandarrak eskuratu ditu puntu gehien eta haren atzetik izan dira Oskar Estanga, Saioa Alkaiza, Aritz Saragueta, Migel Mari Elosegi "Luze" eta Oier Lakuntza, hurrenez hurren.

Eneko Lazkozek irabazi du Burlatako finalaurrekoa eta finaleko zortzikotea erabakita geratu da - Gehiago irakurri

Burlatan jokatuko da martxoaren 15ean azken finalaurrekoa

Burlatan jokatuko da martxoaren 15ean azken finalaurrekoa

2015/03/12

Burlatako Kultur Etxean hirugarren eta azken finalaurrekoa jokatzearekin batera, Elizondon martxoaren 28an arituko diren zortzi finalisten izenak jakingo dira.

Burlatan jokatuko da martxoaren 15ean azken finalaurrekoa - Gehiago irakurri

Berriozar eta Lesakako bertsoaldiak eta bertsolarien iritziak sarean ikusgai

Berriozar eta Lesakako bertsoaldiak eta bertsolarien iritziak sarean ikusgai

2015/03/11

Martxoaren 7an eta 8an jokatutako finalaurrekoetako bertsoaldiak sarean ikus daitezke www.bertsoa.com atariaren bitartez. Gainera, bi saioetan kantatu zuten bertsolarien hitzak eta iritziak ere jaso dira.

Berriozar eta Lesakako bertsoaldiak eta bertsolarien iritziak sarean ikusgai - Gehiago irakurri

Julio Soto eta Xabier Terreros finalerako lehen sailkatuak, Berriozar eta Lesakako saioak irabazita

Julio Soto eta Xabier Terreros finalerako lehen sailkatuak, Berriozar eta Lesakako saioak irabazita

2015/03/09

Larunbatean Berriozarko lehen finalaurrekoan Sotok eskuratu zituen puntu gehien eta igandean Lesakako finalaurrekoan berriz, Terreros gailendu zen. Martxoaren 28an Elizondon jokatuko den finaleko lehen bi finalisten izenak erabaki dira honela.

Julio Soto eta Xabier Terreros finalerako lehen sailkatuak, Berriozar eta Lesakako saioak irabazita - Gehiago irakurri

Igandean Lesakan jokatuko da bigarren finalaurrekoa

Igandean Lesakan jokatuko da bigarren finalaurrekoa

2015/03/06

Martxoaren 8an izango du segida finalaurrekoetako faseak, Lesakako Harriondoa Kultur Etxean arratsaldeko 17:30ean.

Igandean Lesakan jokatuko da bigarren finalaurrekoa - Gehiago irakurri

Larunbatean abiatuko da finalaurrekoetako fasea, Berriozarko saioarekin

Larunbatean abiatuko da finalaurrekoetako fasea, Berriozarko saioarekin

2015/03/04

Aurtengo edizioak izango dituen hiru finalaurrekoetatik lehena da Berriozarkoa. Herriko Entzunaretoan izango da hitzordua arratsaldeko 17:30ean.

Larunbatean abiatuko da finalaurrekoetako fasea, Berriozarko saioarekin - Gehiago irakurri

Lakuntzako final-laurdena sarean ikus daiteke

Lakuntzako final-laurdena sarean ikus daiteke

2015/02/25

Otsailaren 22an Lakuntzako Kultur Etxean jokatutako final-laurdeneko bertsoaldien bideoak sarean daude. Bertan kantuan, Eneko Lazkoz, Iñigo Olaetxea, Ioar Tainta, Patxi Castillo, Xabier Maia eta Xabier Terreros.

Lakuntzako final-laurdena sarean ikus daiteke - Gehiago irakurri

Lizarrako bertsoaldiak ikusgai

Lizarrako bertsoaldiak ikusgai

2015/02/24

Otsailaren 21ean Lizarran jokatutako final-laurdeneko bertsoaldiak www.bertsoa.com atarian ikus daitezke

Lizarrako bertsoaldiak ikusgai - Gehiago irakurri

Eneko Lazkoz nagusitu da Lakuntzako final-laurdenean eta erabakita geratu dira finalaurrekoak

Eneko Lazkoz nagusitu da Lakuntzako final-laurdenean eta erabakita geratu dira finalaurrekoak

2015/02/23

Eneko Lazkoz sakandarrak puntu gehien batuta, Burlatako finalaurrekorako sailkatzea lortu du. Puntuazioz jarraian izan ditu Xabier Terreros, Iñigo Olaetxea, Xabier Maia, Patxi Castillo eta Ioar Tainta.

Eneko Lazkoz nagusitu da Lakuntzako final-laurdenean eta erabakita geratu dira finalaurrekoak - Gehiago irakurri

Lizarrako final-laurdenean, Ander Fuentes "Itturrik" lortu du sailkatze zuzena

Lizarrako final-laurdenean, Ander Fuentes "Itturrik" lortu du sailkatze zuzena

2015/02/22

Martxoaren 8an Lesakan jokatuko den finalaurrekoan kantatuko du "Itturrik". Eneko Fernandezek egin du bigarren eta saioko laukote gaztea atzetik izan da; Josu Sanjurjo, Iker Gorosterrazu, Mikel Lasarte eta Egoitz Gorosterrazu hurrenez hurren.

Lizarrako final-laurdenean, Ander Fuentes "Itturrik" lortu du sailkatze zuzena - Gehiago irakurri

Igandean amaituko da final-laurdeneko fasea, Lakuntzako saioarekin

Igandean amaituko da final-laurdeneko fasea, Lakuntzako saioarekin

2015/02/20

Lakuntzako Kultur Etxean bosgarren final-laurdena jokatzearekin batera, finalaurrekoetako saioak erabakita geratuko dira

Igandean amaituko da final-laurdeneko fasea, Lakuntzako saioarekin - Gehiago irakurri

Larunbatean Lizarrara iritsiko da Txapelketa

Larunbatean Lizarrara iritsiko da Txapelketa

2015/02/19

Laugarren final-laurdena jokatuko da Lizarrako Gazteriaren Etxean, arratsaldeko 17:30ean hasita

Larunbatean Lizarrara iritsiko da Txapelketa - Gehiago irakurri

Zubiriko final-laurdena, ikusgai

Zubiriko final-laurdena, ikusgai

2015/02/17

Otsailaren 15ean Zubirin jokatutako hirugarren final-laurdeneko bideoak www.bertsoa.com web gunean ikusi daitezke.

Zubiriko final-laurdena, ikusgai - Gehiago irakurri

Aimar Karrikarentzat izan da Zubiriko saioa

Aimar Karrikarentzat izan da Zubiriko saioa

2015/02/16

Lesakako finalaurrekoan kantatuko du Karrikak, martxoaren 8an. Saio polita eginda, puntuazio orokorren zain geratu beharko dute Oskar Estangak, Saioa Alkaizak, Amaia Elizagoienek, Sarai Roblesek eta Joseba Beltzak.

Aimar Karrikarentzat izan da Zubiriko saioa - Gehiago irakurri

Igandean jokatuko da hirugarren final-laurdena

Igandean jokatuko da hirugarren final-laurdena

2015/02/12

Txapelketak segida izango du igandean, Zubiriko Gautxori jatetxean egingo den hirugarren final-laurdenarekin. 17:30ean hasita, sei bertsolari igoko dira oholtzara: Oskar Estanga, Saioa Alkaiza, Joseba Beltza, Amaia Elizagoien, Sarai Robles eta Aimar Karrika.

Igandean jokatuko da hirugarren final-laurdena - Gehiago irakurri

Iruñea eta Irurtzungo saioak, ikusgai

Iruñea eta Irurtzungo saioak, ikusgai

2015/02/11

Otsailaren 7 eta 8an jokatutako final-laurdenetako bertsoaldiak jada ikusgai daude bertsoa.com atarian.

Iruñea eta Irurtzungo saioak, ikusgai - Gehiago irakurri

Irurtzunen Julio Soto izan da irabazle

Irurtzunen Julio Soto izan da irabazle

2015/02/09

Irurtzungo final-laurdena irabazita, Berriozarko finalaurrekora sailkatzea lortu du Sotok. Sailkapenean atzetik geratu dira hurrenez hurren, Julen Zelaieta, Migel Mari Elosegi "Luze", Alazne Untxalo, Kotte Plaza eta Iban Garro.

Irurtzunen Julio Soto izan da irabazle - Gehiago irakurri

Jon Barberenak irabazi du lehen final-laurdena

Jon Barberenak irabazi du lehen final-laurdena

2015/02/08

Martxoaren 7an Berriozarren jokatuko den finalaurrekorako txartela lortu du baztzandarrak.

Jon Barberenak irabazi du lehen final-laurdena - Gehiago irakurri

Irurtzunen igandean bigarren final-laurdena jokatuko da

Irurtzunen igandean bigarren final-laurdena jokatuko da

2015/02/06

Asteburuko bigarren final-laurdena igandean izanen da, Irurtzungo Kultur Etxean 17:30ean. Saiorako sarrera sei eurokoa da, lau euro Bertsozale Elkarteko bazkideentzat eta 16 urtetik beherakoentzat. Sarrerak aldez aurretik Irurtzungo Pikuxar elkarte eta tabernan eskuratu daitezke edo eta www.bertsosarrerak.eus atarian. Takila berriz arratsaldeko 16:00etan zabalduko da, aretoan bertan.

Irurtzunen igandean bigarren final-laurdena jokatuko da - Gehiago irakurri

Iruñeko Katakraken izango da lehen saioa, gonbidapenaz

Iruñeko Katakraken izango da lehen saioa, gonbidapenaz

2015/02/04

Saio bikoitzarekin hasiko da asteburuan Nafarroako Bertsolari Txapelketaren 42. edizioa. Larunbatean Iruñean jokatuko da lehen final-laurdena eta igandean, Irurtzunen. Iruñeko saioan ez da sarrerarik kobratuko, Nafarroako Bertsozale Elkartean eta Katakraken banatzen dituzten gonbidapenen bidez sartu ahal izango da.

Iruñeko Katakraken izango da lehen saioa, gonbidapenaz - Gehiago irakurri

Larunbatean abiatuko da Iruñean Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Larunbatean abiatuko da Iruñean Nafarroako Bertsolari Txapelketa

2015/02/03

42. ediziora ailegatu da Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Hilaren 7an Iruñean hasiko da eta martxoaren 28an amaituko da, Elizondon. Bi hilabetean bederatzi saio jokatuko dira. Inoizko parte-hartzaile kopururik handiena izango du, osotara 33 bertsolarik eman baitute izena.

Larunbatean abiatuko da Iruñean Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Gehiago irakurri

Kotte Plaza, Mikel Lasarte eta Sarai Robles Nafarroako Txapelketako final-laurdenetarako sailkatu dira

Kotte Plaza, Mikel Lasarte eta Sarai Robles Nafarroako Txapelketako final-laurdenetarako sailkatu dira

2014/12/15

Ostiralean abiatu zen 2015 Nafarroako Bertsolari Txapelketa, Iruñean jokatu zen kanporaketarekin. Sei bertsolari izan ziren oholtzan, eta horietatik hiruk lortu zuten otsailean abiatuko diren final-laurdenetarako sailkatzea: Kotte Plaza, Mikel Lasarte eta Sarai Robles. Bertsozaleek Alegria Peñako aretoa bete zuten.

Kotte Plaza, Mikel Lasarte eta Sarai Robles Nafarroako Txapelketako final-laurdenetarako sailkatu dira - Gehiago irakurri

Errorea
Portleta erakustean errorea gertatu da.