Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Nafarroa

Elizondo, martxoak 28

Puntuazio taula

8H 8T PE 10T GE 8T 6M GE Guztira
Julio Soto Ezkurdia 113.50 95.00 97.50 109.00 73.00 88.00 106.50 115.00 797.50
Xabier Terreros Gartzia "Terre" 100.50 90.50 95.50 106.50 66.00 100.50 101.50 98.00 759.00
Eneko Lazkoz Martinez 97.50 92.50 90.00 97.00 69.50 0.00 0.00 0.00 446.50
Oskar Estanga Ezkurdia 91.50 92.50 91.00 92.50 63.00 0.00 0.00 0.00 430.50
Eneko Fernandez Maritxalar 92.00 91.00 89.50 94.50 53.50 0.00 0.00 0.00 420.50
Ander Fuentes Mujika "Itturri" 92.50 87.50 85.00 86.50 61.00 0.00 0.00 0.00 412.50
Julen Zelaieta Iriarte 93.00 93.00 80.50 92.50 52.00 0.00 0.00 0.00 411.00
Aimar Karrika Iribarren 86.00 78.00 80.00 91.00 70.50 0.00 0.00 0.00 405.50

Bertsoaldiak

Xabier Terreros Gartzia "Terre" Hasierako agurra
Eneko Fernandez Maritxalar, Aimar Karrika Iribarren 8ko nagusia

Ama gazteak zarete. Bi urteko haur bana duzue. Lagunekin asteburu pasa zoazte. Gaur eginen duzue lehendabiziko aldiz lo etxetik kanpo zuen haurrak jaio zirenetik.

Ander Fuentes Mujika "Itturri", Julen Zelaieta Iriarte 8ko nagusia

Zuen haurrari bere jaiotza eguneko argazkiak eramateko eskatu diote eskolan. Oraindik ez diozue adoptatua denik erran.

Julio Soto Ezkurdia, Eneko Lazkoz Martinez 8ko nagusia

Europa ekialdeko zuen herrialdetik ustezko lan eskaintza batekin atera zineten. Prostituzio sare batentzako lan egitera behartzen zaituztete geroztik.

Eneko Lazkoz Martinez, Xabier Terreros Gartzia "Terre" 8ko txikia

Zu Eneko emakume heldua zara. Gaur lagunekin ospakizun bat zenutela eta, strip-tease sala batera joan zara. Xabier zure semea izan da izarra.

Julio Soto Ezkurdia, Oskar Estanga Ezkurdia 8ko txikia

Aita-semeak zarete. Zu Oskar aita, Punk talde bateko partaide izan zinen. Julio, zure semea, musika klasikoa jotzen duen talde bat sortzen ari da. Berarekin jotzeko eskatu dizu.

Julio Soto Ezkurdia, Xabier Terreros Gartzia "Terre" 10eko txikia

Adineko bikotea zarete. Julio zure pasioa irakurtzea da. Itsu gelditzen ari zara eta jada ezin irakurri zabiltza. Xabier bikotekidea, irakurtzen ikasten hasi da zuri irakurri ahal izateko.

Oskar Estanga Ezkurdia, Eneko Lazkoz Martinez 10eko txikia

Bikotea zarete eta ezkontzea erabaki duzue. Ezkontza zibila izatea zenuten asmoa baina zuen gurasoak ez daude konforme zuen erabakiarekin. Horregatik etxebizitza eder bat eskaini dizuete elizan ezkontzearen truke. Zu Eneko prest zaude onartzeko, zu Oskar ez.

Aimar Karrika Iribarren Bakarka, gaia emanda

Perfekzioa bilatu nahian hainbat estetika operazio egin dituzu; oraindik ez zaude gustura.

Julio Soto Ezkurdia Bakarka, gaia emanda

Kirolaria zara. Hiru Paraolimpiadetan urrezko dominak lortu dituzu. Hala ere, patrozinatzaile bila zabiltza.

Xabier Terreros Gartzia "Terre" Bakarka, gaia emanda

Medikua zara. Lehenbiziko abortua praktikatu duzu.

Xabier Terreros Gartzia "Terre", Julio Soto Ezkurdia Sei puntuko motza

Asterix eta Obelix zarete. Zu Xabier Asterix eta zu Julio Obelix. Euskaldunekin enpatia berezia duzuela eta, prozesuan laguntzeko asmotan etorri zarete Euskal Herrira.

Julio Soto Ezkurdia Bakarka, gaia emanda

Hirurogeita hamar urteko emakumea zara. Gaur lehendabiziko aldiz masturbatu zara.

Xabier Terreros Gartzia "Terre" Bakarka, gaia emanda

Hirurogeita hamar urteko emakumea zara. Gaur lehendabiziko aldiz masturbatu zara.

Julio Soto Ezkurdia Bukaerako agurra

Albisteak

Julio Sotok irabazi du 2015eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Julio Sotok irabazi du 2015eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa

2015/03/28

Julio Sotok irabazi du Elizondoko Baztan pilotalekuan jokatu berri den 2015eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala. 1.250 bertsozalek jarraitu dute finala bertatik bertara. Bigarren postua Xabier Terrerosentzat izan da eta, haren ondotik, Eneko Lazkoz, Oskar Estanga, Eneko Fernandez, Ander Fuentes, Julen Zelaieta eta Aimar Karrika sailkatu dira.

Julio Sotok irabazi du 2015eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Gehiago irakurri