Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Txaber Altubek irabazi du Lekeitioko saioa

2025/10/04
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren saioa jokatu da gaur Lekeitioko Ikusgarri zineman. Altubek, saioa irabaztearekin bat, finalaurrekoetara sailkatu da. Bihar izango da hurrengo saioa, Mungian.

Lekeitioko Ikusgarri zineman izan du zita gaur Bizkaiko Bertsolari Txapelketak. Areto bete zale izan da gaurkoan bertsolariei adi. Sei bertsolari hauek aritu dira gaurkoan: 

Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Txaber Altubek izan da puntu gehien batu dituena: 480 puntu. Beraz, Abadiñoko finalaurrekora zuzenean sailkatu da, azaroaren 2an jokatuko dena. Gainontzeko bertsolariek, puntuazioaren arabera izango dute hurrengo fasean kantatzeko aukera. Honela geratu dira saioko puntuazioak

  • Txaber Altube Sarrionandia______ 480
  • Lurdes Ondaro Mallea___________458
  • Iruri Altzerreka Martinez_________444.5
  • Jone Larrinaga Dañobeitia_______432.5
  • Iker Uriarte Urrutia_______________422.5
  • Beñat Bilbao Landa______________416

Idoia Anzonandia Kareaga egin ditu gai-jartzaile lanak. Epaile honako hauek aritu dira: Ainhoa Arregi ElosuaAnder Arrien AspiazuBeñat Romero MaguregiIñaki Aurrekoetxea ArkotxaMarta Ortiz MateoMiriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga egon da.

Bihar jokatuko da hurrengo saioa, Mungian. Sarrerak, betiko moduan, bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai; baita bihar Mungiako Olalde aretoko txarteldegian saioaren aurretik, aurretik agortu ez badira.

                Twitter Facebook Instagram