Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Zorionak eta urte berri on!

2016/12/31

Eskerrik asko aurten ere Bizkaiko Bertsozale Elkartearen bidelagun izateagatik. Zorionak eta urte berri on!

Etxahun Lekue: "Uste dut hurrengo txapelketan gehiago nabarmenduko dela belaunaldi berria"

2016/12/26

Bizkaiko Bertsolari Txapeldunari elkarrizketa egin dio bertsoa.eus-ek.

Finaleko bertsoaldiak, sarean

2016/12/19

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finaleko bertsoaldiak ikusgai www.bertsoa.eus atarian.

Etxahun Lekue 2016ko Bizkaiko Bertsolari Txapeldun

2016/12/17

4.150 bertsozale elkartu dira Bilbao Arenan gaur arratsaldean; Xabier Amurizak jantzi dio txapela Etxahun Lekueri entzuleen txalo artean; Xabat Galletebeitiagaz jokatu du buruz-burukoa.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, hedabideetan

2016/12/16

Bihar jokatuko da Bilbon Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala; hainbat hedabidek eskainiko dute Bilbao Arenako saioaren berri egunean bertan edo biharamunean.

Finalerako oharrak

2016/12/15

Zapatuan jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala Bilbao Arenan; ohar batzuk luzatu gura dizkie entzuleei Bizkaiko Bertsozale Elkarteak.

Finalistak, prest

2016/12/13

Gaur goizean eskaini dute prentsaurrekoa zortzi finalistek Bilbao Arenan; zapatuan jokatuko da finala, 17:00etan.

Xabier Amurizak jantziko dio txapela 2016ko Bizkaiko Bertsolari Txapeldunari

2016/12/12

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Amurizak egindako plazako eta isileko beharra eskertu gura izan ditu, eta horregatik, berak jantziko dio txapela aurtengo Bizkaiko Txapeldunari.

Umeen gunea egongo da Bizkaiko finalean

2016/12/07

Saioak irauten duen bitarteean umeek gune horretan egoteko aukera edukiko dute; hezitzaileak egongo dira eurekin batera.

Larrabetzuko finalaurrekoko bertsoaldiak, sarean

2016/12/07

www.bertsoa.eus atarian daude Bizkaiko azken finalaurrekoan kantatutako bertsoaldi hautatuak.

Erabaki dira Bizkaiko finalistak

2016/12/03

Abenduaren 17an jokatuko den finaleko bertsolariak erabakita geratu dira.

Etxahun Lekuek irabazi du Larrabetzuko finalaurrekoa

2016/12/03

Larrabetzuko finalaurrekoa irabazi du herritarrak gaur arratsaldean, eta abenduaren 17an Bilbon jokatuko den finalerako txartela lortu du; finalaurreko guztiak jokatuta, erabakita geratu da finaleko zortzikotea.

Larrabetzuko bertso eskolak saiora joateko deia egin du

2016/12/01

Abenduaren 3an jokatuko da Larrabetzun azken finalaurrekoa; bertso eskolak hara joateko deia egin du.

Oholtza jarri aurretik

2016/11/30

Txapelketako saioen aurretik behar handia egoten da egiteko, eta horretarako, jende askoren ahaleginak bateratu behar dira.

Basauriko bertsoaldiak, sarean

2016/11/30

Bigarren finalaurrekoa jokatu zen azaroaren 27an; hango bertsoaldi hautatuak www.bertsoa.eus orrialdean daude.

Larrabetzun jokatuko da azken finalaurrekoa

2016/11/29

Bertan erabakiko da zeintzuk izango diren zortzi finalistak; sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Beñat Ugartetxea ere, finalera

2016/11/27

Basauriko finalaurrekoa irabazi du mallabiarrak gaur arratsaldean, eta abenduaren 17an Bilbon jokatuko den finalerako txartela lortu du; giro ederra sortu da bigarren finalaurrekoan.

Aparkaleku bi daude Basauriko kiroldegi alboan

2016/11/25

Eroso aparkatzeko aukera egongo da domekan Basaurin: kiroldegian bertan dagoen aparkalekuan aparkatzeko aukera egongo da, baita, futbol zelaikoan ere.

Markina-Xemeingo bertsoaldiak, sarean

2016/11/23

Azaroaren 19an jokatu zen lehenengo finalaurrekoa Markina-Xemeinen; hango bertsoaldiak www.bertsoa.eus atarian daude ikusgai.

Basaurin jokatuko da domekan bigarren finalaurrekoa

2016/11/22

Azaroaren 27an jokatuko da finalaurrekoa Artunduaga kiroldegian eta irabazlea zuzenean sailkatuko da abenduaren 17an jokatuko den finalera; sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Jone Uria da lehenengo finalista

2016/11/19

Markina-Xemeingo finalaurrekoa irabazi du algortarrak eta abenduaren 17an Bilbon jokatuko den finalerako txartela lortu du; Markina-Xemeingo Uni frontoia bertsozalez bete da lehenengo finalaurrekoan.

Markina-Xemeingo Bertso Eskolak finalaurrekorako deia egin du

2016/11/17

Zapatuko finalaurrekoaren harira hainbat ekintza antolatu dituzte herrian; bertara joateko deia egin dute bideo bidez.

Umeen gunea egongo da finalaurrekoetan

2016/11/15

Gela bat egokituko da saioak irauten duen bitartean umeek bertan egoteko aukera eduki dezaten; hezitzaileak egongo dira eurekin batera.

Markina-Xemeinen jokatuko da lehenengo finalaurrekoa

2016/11/14

Azaroaren 19an jokatuko da finalaurrekoa Uni frontoian eta irabazlea zuzenean sailkatuko da abenduaren 17an jokatuko den finalera; sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Badatoz finalaurrekoak

2016/11/10

Kanporaketa fasea amaituta, finalaurrekoetako fasean sartu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa; sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus orrialdean.

Zaldibarko bertsoaldiak, sarean

2016/11/08

Azken kanporaketako bertsoaldiak www.bertsoa.eus orrialdean daude dagoeneko.

Erabakita geratu dira finalaurrekoak

2016/11/05

Kanporaketa guztiak jokatuta, horrela geratu dira hiru finalaurrekoak.

Nerea Ibarzabalek irabazi du Zaldibarko kanporaketa

2016/11/05

Finalaurrekoetarako txartela lortu du Markina-Xemeingo bertsolariak, eta bere herrian kantatuko du azaroaren 19ko finalaurrekoan; Zaldibarko Olazar frontoia bertsozalez beste da azken kanporaketan.

Zaldibarko eskolakoek kanporaketara joateko deia egin dute

2016/11/04

Azaroaren 5ean jokatuko da Txapelketako saioa Zaldibarren eta hara joateko gonbidapena egin dute bertako eskolakoek.

Finalaurrekoetako eta finaleko sarrerak, salgai

2016/11/03

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalaurrekoetako eta finaleko sarrerak salgai daude dagoeneko; www.bertsosarrerak.eus orrialdean eskura daitezke.

Albiste gehiago