Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Umeen gunea egongo da finalaurrekoetan

2016/11/15
Gela bat egokituko da saioak irauten duen bitartean umeek bertan egoteko aukera eduki dezaten; hezitzaileak egongo dira eurekin batera.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalaurrekoetan umeen gunea jarriko du Elkarteak. Saioak irauten duen bitartean egongo da zabalik eta hezitzaileak egongo dira bertan.

Gunea hiru finalaurrekoetan eta finalean jarriko da, hau da, hemendik aurrerako saio guztietan.

Zerbitzua doakoa da, baina ahal dela, aurretiaz izena ematea gomendatzen da. Horretarako deitu 638 20 75 33 telefonora edo idatzi bizkaikotxapelketa@bertsozale.eus helbidera.

Informazio gehiago gura izanez gero ere, deitu edo idatzi. Dena dela, bertan emango dira argibide guztiak.