Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Etxahun Lekue 2016ko Bizkaiko Bertsolari Txapeldun

2016/12/17
4.150 bertsozale elkartu dira Bilbao Arenan gaur arratsaldean; Xabier Amurizak jantzi dio txapela Etxahun Lekueri entzuleen txalo artean; Xabat Galletebeitiagaz jokatu du buruz-burukoa.

Bilbao Arena bete-bete egin da gaur arratsaldean, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalean: 4.150 lagun elkartu dira zortzi bertsolari bertsotan entzutera.

Zortzikoteak bere behar puntuagarria amaitu ostean, Etxahun Lekuek eta Xabat Galletebeitiak jokatu dute buruz-burukoa. Azkenean, Lekuek jantzi du txapela Xabier Amurizaren eskutik. Horrela lotu da sailkapena:

  • Etxahun Lekue Etxebarria
  • Xabat Galletebeitia Abaroa
  • Jone Uria Albizuri
  • Onintza Enbeita Maguregi
  • Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia
  • Nerea Ibarzabal Salegi
  • Miren Amuriza Plaza
  • Beñat Ugartetxea Ostolaza

 

Gai emaile beharretan Amaia Ugalde Begoña eta Maite Berriozabal Berrizbeitia aritu dira. Epaimahaia hurrengoek osatu dute: Ander Txakartegi Basterretxea, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itxaro Juaristi Olaetxea eta Itziar Basterretxea Olarreaga aritu dira.

 

Bertsolari gazteenaren saria Nerea Ibarzabal Salegirentzako izan da.

 Twitter ikonoa fb