Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Ane Labaka Mayoz

Lasarte-Oria, 1992

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Gotaine-Irabarne | urriak 1

Ane Labaka Hasierako agurra
Julio Soto, Ane Labaka 8ko nagusia
Julio eta Ane etxalde bereko laborariak zarete. Etxaldearen salbatzeko lur zati baten saltzea erabaki duzue. Gaur erosle batek lurraren balioa baino bi aldiz gehiago eskaini dizue bertan eraikitzeko. Julio zuk proposamena onartzea pentsatzen duzu, Anek aldiz, lur zatia laborari batek erostea nahiago luke.
Ane Labaka, Eneko Lazkoz 8ko txikia
Ane eta Eneko. Lagunak zarete. Ane, Enekok sakelako telefonotik iraupen luzeko ahots mezuak bidaltzen ditu etengabe. Hiru minutu eta erdiko mezua jaso duzu berriz ere.
Ane Labaka Puntuari erantzunak
Gaia: Etxerako lanak 1. Eskolan ez al dute / egiten nahikoa? 2. Haur eta gurasoak / zoroen antzera 3. Jolasteko denbora / uzten al diegu?
Nerea Ibarzabal, Ane Labaka 10eko txikia
Nerea eta Ane. Erretretadunak edo jubilatuak zarete. Duzuen diru sarrerarekin oinarrizko gastuak estaltzeko larri zabiltzate. Nerea, gaur Anek erran dizu jantoki sozialean banatzen duten afari beroa hartzera joanen dela.
Ane Labaka Ganbarako lana
Medikuaren kontsultatik irten berri zara. Telefonoa sakelatik atera duzu.
Ane Labaka Bukaerako agurra

Irun | azaroak 5

Ane Labaka Hasierako agurra
Ane Labaka, Jone Uria 8ko nagusia
Ane eta Jone kale-garbitzaileak zarete. Zuen lan txanda bukatu eta etxera zoaztela, goizean garbitutako eremua, berriz ere, zikinkeriaz beteta ikusi duzue.
Ane Labaka, Nerea Ibarzabal 8ko txikia
Ane eta Nerea kultur elkarte bereko bi kide zarete. Gaurko, bilera zenuten hitzartua. Ane, Nereak mezu bidez erran dizu gaixo dagoela eta ezin izango dela joan. Ane bilera bukatu, eta etxerako bidean, Nerea taberna batean ikusi duzu.
Ane Labaka, Maddalen Arzallus Puntutan
Maddalen eta Ane, zuen herriko merkatarien elkarteak egindako zozketan saridunak izan zarete. 3 ordutan 6000 euro gastatu behar dituzue herriko dendetan. Hasi da denbora.
Ane Labaka, Sustrai Colina Sei puntuko motza
Sustrai eta Ane senide bana duzue kartzelan. Azken urteotan batera joan zarete ehundaka kilometrora bisitan. Sustrai, gaur Anek telefonoz deitu dizu, bere senidea Euskal Herriko kartzela batera ekarriko dutela erranez.
Ane Labaka Ganbarako lana
Kalean zoazela, haren ahotsa entzun duzu. Hunkitu egin zara.
Ane Labaka Bukaerako agurra