Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Salgai daude finalerako autobus eta bazkari txartelak

2022/09/26
Abenduaren 18an Iruñeko Nafarroa Arenan jokatuko den finalera joateko autobuserako zein bazkarirako txartelak salgai daude dagoeneko www.bertsosarrerak.eus atarian.

Autobusei dagokienez, Aizpurua Autobusak taldearekin lankidetzan emango du Bertsozale Elkarteak finalera bertaratzeko zerbitzua. Sarrera erosterakoan, abiapuntua markatu beharko da. Antolakuntzak abenduaren 11n argitaratuko du abiapuntu bakoitzaren ordutegia. 15 euro balio du autobus txartelak, edozein tokitatik abiatzen dela ere. Autobusak 09:00-10:00 tartean iristea aurreikusten da.

Bazkaltzeko, aukera desberdinak

Bazkariei dagokienez, bi aukera eskainiko ditu Bertsozale Elkarteak. Batetik, Sadar estadioan, etxetik eramandakoak estalpean jan ahal izateko aukera izango da. Estadioko taberna eta komunak erabilgarri izango dira, baita kontsigna zerbitzua ere. Zerbitzu hau doakoa izango da.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kirol instalazioetan, bestalde, Zubillaga Catering enpresaren bitartez eskainiko da bazkaria, 24 euroan. Bazkari horri dagozkio www.bertsosarrerak.eus atarian erosi daitezkeen sarrerak. Bi menu izango dira, haragidun menua eta beganoa, biak Euskal Herri osoko produktuekin osatuak. Menua ikusteko, sakatu hemen.