Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Martxan dago bertsosarrerak.eus ataria

2022/06/24
Konpondu dira arazo teknikoak eta saio guztietarako sarrerak daude eskuratzeko moduan.

Bertsozale asko txapelketarako irrikaz zeundetela jakinik, horretarako neurriak aurreikusi genituen, baina, hala ere, www.bertsosarrerak.eus erori egin zen atzo. Arazo teknikoak konpondu dira eta martxan dago berriro ere ataria.

Beraz, Txapelketa Nagusirako saio guztietarako sarrerak eskuragai daude berriro.

Nafarroako Bertsozale Elkartearen egoitzan (Baratzeetako zeharkalea 2 behea, Iruñea 31014) sarrera fisikoak eskuratzeko aukera ere badago: gaur 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara, eta astelehenetik ostegunera ordutegi berean.

Gogoan izan Bertsozale Elkarteko bazkideek ekainaren 30era arte erreserbatuta izango duzuela finaleko zuen sarrera. Uztailaren 1etik aurrera, ordea, aukera bera izango duzue bazkide eta ez-bazkideek.

Sarrerei buruzko informazio gehiago behar izanez gero, lotura honetan duzue.

Bertsozale Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie bertsozale guztiei izandako pazientziagatik eta barkamena eskatu sortutako eragozpenengatik.

Sarreren erosketen harira intzidentziarik gertatuz gero idatzi, mesedez,  helbide elektronikora.