Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bukatu dira Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako sarrerak

2022/09/25
Abenduaren 18an Iruñeko Nafarroa Arenan jokatuko den finalerako sarrera guztiak agortu dira.

Gaur saldu dira azken sarrerak. Harmailakoak eta pistakoak bukatuta zeuden, eta amaitu dira errebotekoak ere. Bete da aforoa, beraz, eta ez da sarrera gehiagorik salgai jarriko.

Momentuz, gaurko Arrasateko saiorako izan ezik, saio guztietarako sarrerak daude salgai www.bertsosarrerak.eus atarian. Bertsozale Elkarteak gogorarazi nahi du saio guztiek aforo mugatua dutela eta sarrerak aurrez eros daitezkeela www.bertsosarerrak.eus webgunean.

Ekainean, Bertsolari Txapelketa Nagusia aurkeztearekin batera, salgai jarri ziren finaleko sarrerak. Bertsozale Elkarteko bazkideek sarrera erreserbatuta izan zuten sarrera lehenengo astean. Uztailetik aurrera, bazkide zein ez bazkideek izan dute aukera txartelak eskuratzeko.

 

Finalerako autobus eta bazkari txartelak

Aurki jarriko ditugu salgai finalerako joateko autobus eta bazkari txartelak. Horiek ere, www.bertsosarrerak.eus atarian jarriko dira eskuragai.

 

Txapelketa Bertsoa.eus eta Hitzetik Hortzeran jarraitzeko aukera

Hitzetik Hortzera telebista saioak lehengo astean abiatu zuen denboraldi berria eta astez aste egingo dio Txapelketari jarraipena. Gaur bertan, atzoko Getxoko saioaren laburpena eskainiko da. Bestalde, txapelketa jarraitu ahal izateko, astelehenero jarriko dira saioetako bertsoaldiak Bertsoa.eus atarian.

Lehen faseko saioak ez dago zuzenean ikusteko aukerarik. Finalaurrekoetako saioak, berriz, Internetez Bertsoa.eus eta eitb.eus atarietan eskainiko dira zuzenean; baita, telebistaz, ETB4 katean ere.