Xabi Igoa Eriz
2004an Aramaioko bertso-eskolara batu zen, Manex Agirre irakasle zela; gerora bera ere izan da bertso-eskolako irakasle, nahiz eta egun, lanbidez, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko (HUHEZI) komunikazio arduraduna izan. 2018tik, gainera, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko kidea da.
Arabako Bertsolari Txapelketako finalista izan zen 2015ean, 2017an, 2019an eta 2022an. Kuadrila Arteko Txapelketari dagokionez, 2010ekoa eta 2018koa irabazi zituen Aramaioko taldearekin.
