Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Iñaki Viñaspre Simon

Abetxukuko bertsolaria. 2002an eta 2003an, Arabako Eskolarteko Txapelketan txapeldun. 2004tik Arabako Bertsolari Txapelketan finalista. Arabako Bertsozale Elkarteko irakaslea eta udalekuetako begiralea izan da hainbat urtez. Hala Bedi irratiko Bertxoko saioaren esataria eta Bertxoko sariketaren antolatzailea urte askotan. Arabako Bertsozale Elkarteko zuzendaritza kidea izan da. Plazako saio askotako bertsolaria da.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Oion, otsailak 7

Felipe Zelaieta Txurruka, Iñaki Viñaspre Simon 8ko nagusia

Lankideak zarete eta zuen lana filmak euskarara bikoiztea da. Orain adimen artifiziala erabiltzeko aukera duzue. Zuk FELIPE, alde positiboa ikusten diozu, zu IÑAKI, ordea ezkorrago zaude.

Iñaki Viñaspre Simon, Martin Abarrategi Sarrionandia 8ko txikia
Bikote nagusi bat zarete. Ardotxo batekin tatuaje berdin bat egitea erabaki zenuten. Estudioko atean zaudete zer tatuatu ez dakizuela.
Iñaki Viñaspre Simon, Aroa Arrizubieta Barredo 10eko txikia
Auzokideak zarete. Paseoan elkarrekin joaten zarete goizero. IÑAKI beti ari da telefonoari begira. AROA urduri jartzen zara.
Iñaki Viñaspre Simon Puntuari erantzunak
1. Denbora ala dirua / zer dugu nahiago? 2. Bizi ote gaitezke gutxiagorekin?
Iñaki Viñaspre Simon Bakarka, gaia emanda
Elurrez tope dagoen mendi bat igo ondoren, konturatu zara agian gehiegi arriskatu duzula.