Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bertsoaldiak

LOS ARCOS | Urriak 26

Joanes Illarregi Marzol Hasierako agurra
Kattin Madariaga Apaolaza, Joanes Illarregi Marzol 8ko nagusia

Joanes eta Kattin, supermerkatuan zaudete. Israeli boikota egin nahian, aplikazio bat deskargatu duzue, boikot ekimenak zerrendatutako markak identifikatzen dituena. Erosi ohi zenituzten gauzen erdiak utzi dituzue alde batera.

Joanes Illarregi Marzol, Saioa Alkaiza Guallar 8ko txikia

Saioa eta Joanes, autoa partekatzen ari zareten bidaiariak zarete. Saioa, autopistako ordainlekura iritsi zaretenean, Joanes, gidariak, ordaintzeko asmorik gabe, aurreko kotxeari jarraitu dio.

Ekain Alegre Gil, Joanes Illarregi Marzol 10eko txikia

Joanes eta Ekain, gurasoak zarete. Zuen seme/alabak zuen herritik ordu erdira dagoen pintura eskolan hasi nahi du, baina egunerokoan gainezka zabiltzate. Joanes, zu, eskolara bertaratu dadin modua bilatzeko prest zaude. Ekain, ez.

Joanes Illarregi Marzol Puntuari erantzunak

1. Ardoa nafarroan urrezko ondare 2. Tradizioa zena egun al da moda?

Joanes Illarregi Marzol Ganbarako lana

Armairutik kamiseta hura hartu duzu. Gaur jantziko duzu.

Joanes Illarregi Marzol Bukaerako agurra

TAFALLA | Azaroak 16

Joanes Illarregi Marzol Hasierako agurra
Xabat Illarregi Marzol, Joanes Illarregi Marzol 8ko nagusia

Joanes eta Xabat Gazte Asanbladako kideak zarete. Zuen herrian gaupasa bat antolatu den egunean, sexu askatasunari buruzko pankarta bat zintzilikatu duzue herriko plazan. Gaua iritsi denerako, pankarta lurrean botata eta erreta dagoela ikusi duzue.

Josu Sanjurjo Alzuri, Joanes Illarregi Marzol 8ko txikia

Josu hotel bateko garbitzailea zara eta Joanes bezeroa. Josu garbiketa lanetan zabiltzala, gela batean sartu eta bertan aurkitu duzu Joanes hoteleko toallak maletan sartzen.

Xabier Maia Etxeberria, Joanes Illarregi Marzol 10eko txikia

Xabi eta Joanes lagunminak zarete. Zuk Xabi postreak egin eta ingurukoei saltzen dizkiezu. Postreek duten arrakasta ikusita Joanesek proposatu dizu zure lana utzi eta profesionalki horretan hastea.

Joanes Illarregi Marzol Puntuari erantzunak

1. Telelana bihurtu da gauza normala 2. Ordezkatuko al du aurrez aurrekoa? 3. Lan egiten da sarri pijama jantzita

Joanes Illarregi Marzol Ganbarako lana

Egin diozunaren ondoren, badakizu ez zaituela berdin ikusiko. Berdin zaizu.

Joanes Illarregi Marzol Bukaerako agurra

IRUÑEA | Azaroak 29

Joanes Illarregi Marzol Hasierako agurra
Joanes Illarregi Marzol, Xabat Illarregi Marzol 8ko nagusia

Joanes eta Xabat, Billabesetako gidariak zarete. Hilabeteak dira greban ari zaretela. Gaurko lanuztean, zerbitzu minimoak betetzea egokitu zaizue.

Joanes Illarregi Marzol, Sarai Robles Vitas 8ko txikia

Sarai eta Joanes, gimnasioko bi lagun zarete. Sarai, konturatu zara pisuekin ariketak egiten dituzuenean Joanesek beti hartzen dituela zureek baino kilo gehiago dituzten pisuak, nahiz eta gero ezinean ibili.

Joanes Illarregi Marzol Puntuari erantzunak

1, Kontsumisten eguna da ostiral beltza. 2, Sarean erosten da dena klik batean. 3, Ez al dugu erosten maiz beharrik gabe?

Joanes Illarregi Marzol, Eneko Lazkoz Martinez 10eko txikia

Joanes adinekoentzako eguneko zentroko erabiltzailea zara eta Eneko bertako monitorea. Joanes, Enekok esan dizu lana utziko duela eta hurrengo astetik aurrera euskaraz ez dakien beste monitore bat etorriko dela.

Joanes Illarregi Marzol Bakarka, gaia emanda

Bakarrik bizi zara. Azken aldian, gauero, adimen artifizialarekin husten dituzu zure barrenak. Geroz eta ordu gehiago ematen dituzu berarekin hizketan.

Joanes Illarregi Marzol, Xabat Illarregi Marzol Puntutan

Joanes, San Saturnino eta Xabat San Fermin zarete. Joanes, gaur Xabat jeloskor hurbildu zaizu Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala zure egunean egiten ari direlako.

Joanes Illarregi Marzol, Xabat Illarregi Marzol Sei puntuko motza

Xabat eta Joanes politikariak zarete. Nafarroako hurrengo ustelkeria kasua diseinatzen ari zarete.

Joanes Illarregi Marzol Ganbarako lana

Harrera gozoa egin dizute.

Joanes Illarregi Marzol Bukaerako agurra