Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Albisteak

Igor Elortza, lehena Donibane Lohizunen

Igor Elortza, lehena Donibane Lohizunen

2017/11/26

710 puntu eskuratu ditu Durangokoak gaur Bertsolari Txapelketa Nagusiaren baitan jokatu den finalaurrekoan. Iruñeko saioa baino ez da geratzen Barakaldon izango diren finalistak ezagutzeko.

Igor Elortza, lehena Donibane Lohizunen - Gehiago irakurri

Amaitu dira Donibane Lohizuneko sarrerak ere

Amaitu dira Donibane Lohizuneko sarrerak ere

2017/11/24

Igandean izango da saioa 17:00etan hasita. Iruñeko finalaurreko eta Barakaldoko finaleko sarrerak ere amaituta, bukatu dira Bertsolari Txapelketa Nagusiko saioetarako sarrerak.

Amaitu dira Donibane Lohizuneko sarrerak ere - Gehiago irakurri

Ezusteko gehiagorekin dator Aulki-Jokoa

Ezusteko gehiagorekin dator Aulki-Jokoa

2017/11/24

Bertsolaritza, literatura, musika, argazkigintza… arte-diziplina horiek guztiak izango ditu asteleheneko Aulki-Jokoak. Gaueko, 22:30ean, ETB1en.

Ezusteko gehiagorekin dator Aulki-Jokoa - Gehiago irakurri

Euskal Kazetaritza Saria jaso du Bertsolari Txapelketa Nagusiak

Euskal Kazetaritza Saria jaso du Bertsolari Txapelketa Nagusiak

2017/11/24

Astelehenean izan zen sari banaketa Bilboko BBK aretoan. Estibalitz Esteibar Komunikazio arduradunak jaso zuen saria lantaldearen izenean.

Euskal Kazetaritza Saria jaso du Bertsolari Txapelketa Nagusiak - Gehiago irakurri

Nazioarteko adituen talaia izango da Mintzola Terraza

Nazioarteko adituen talaia izango da Mintzola Terraza

2017/11/23

Abenduaren 17an egingo den Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala bertatik bertara jarraituko dute euskal zaleek ez ezik, baita gure mugetatik haragoko ikertzaile eta inprobisatzaile zaletuek ere. Mintzola Ahozko Lantegiak urtean zehar garatzen dituen egitasmoen bitartez egindako harremanak aintzat hartuta, nazioarteko adituak gonbidatu dira BECen egokituko den Mintzola Terrazara.

Nazioarteko adituen talaia izango da Mintzola Terraza - Gehiago irakurri

Donibane Lohizune, hurrengo helmuga

Donibane Lohizune, hurrengo helmuga

2017/11/22

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoak amaitzear daude; hain zuzen, abenduaren 17ko finalaren aurretik bi saio baino ez dira geratzen eta horietako bat da Lapurdikoa.

Donibane Lohizune, hurrengo helmuga - Gehiago irakurri

Onuragarria izan liteke txapelketaren formatua Herrialde Katalanetara eramatea?

Onuragarria izan liteke txapelketaren formatua Herrialde Katalanetara eramatea?

2017/11/21

"Bertsolaritzak egindako bideari erreparatzea lagungarria izango da gure bidea sumatzeko. Utz diezaiogun etorkizunari gu glosak egiten harrapatzen". Mateu Matas "Xurí" Mallorcako glosadorearen ekarpena, adituen analisien tartean.

Onuragarria izan liteke txapelketaren formatua Herrialde Katalanetara eramatea? - Gehiago irakurri

Iruñeko saiorako sarrerak amaitu dira

Iruñeko saiorako sarrerak amaitu dira

2017/11/21

Abenduaren 2an izango da finalaurrekoetako azken saioa; han zehaztuko da 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalisten zerrenda.

Iruñeko saiorako sarrerak amaitu dira - Gehiago irakurri

Amurrion izango da Txapelketa Nagusia igandean

Amurrion izango da Txapelketa Nagusia igandean

2017/11/17

Igandeko 12:00ak arte eskuratu ahal izango dira Amurrioko sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian. Sarrerak aurrez amaitu ezean, leihatila ere zabalduko da egunean bertan 15:00etatik aurrera.

Amurrion izango da Txapelketa Nagusia igandean - Gehiago irakurri

BECeko finalera joateko autobus zerbitzua eskaintzen du Bertsozale Elkarteak

BECeko finalera joateko autobus zerbitzua eskaintzen du Bertsozale Elkarteak

2017/11/17

Abenduaren 17an BECen jokatuko den Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalera joateko garraio publikoa edo antolakuntzak jarritako autobusak gomendatzen du Bertsozale Elkarteak. Finalera autobusez joateko autobus txartelak abenduaren 5era arte eros daitezke www.bertsosarrerak.eus atarian. Behar bereziren bat duten bidaiariei aurrez jakinaraztea eskatzen die Bertsozale Elkarteak.

BECeko finalera joateko autobus zerbitzua eskaintzen du Bertsozale Elkarteak - Gehiago irakurri

Atzekoz aurrera Aulki-Jokoa saioan

Atzekoz aurrera Aulki-Jokoa saioan

2017/11/17

Bertsolariak azken puntutik hasten dira bertsoa sortzen: azken puntua pentsatu eta gero hasten dira kantuan. Atzekoz aurrera egiten da beraz bertsoa, eta atzekoz aurrera dator Aulki-Jokoa astelehenean.

Atzekoz aurrera Aulki-Jokoa saioan - Gehiago irakurri

Bertsolaritzaren ikerketa sasoi onean da

Bertsolaritzaren ikerketa sasoi onean da

2017/11/16

Bertsolari Txapelketa Nagusian gauzatzen ari den ikerketa soziologikoa da horren adierazleetako bat, baina badira martxan dauden beste hainbat lan. Urrutira joan gabe, gaur bertan jakinarazi da Mintzola Ahozko Lantegiko eta UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrako ikerketa proiektu saria nork eskuratu duen; proiektuetako batek zerikusia du aurtengo Txapelketa Nagusiarekin.

Bertsolaritzaren ikerketa sasoi onean da - Gehiago irakurri

Amurrion hasiko da bigarren itzulia

Amurrion hasiko da bigarren itzulia

2017/11/15

Igandean izango da saioa Bañueta kiroldegian, 17:00etan hasita. Sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Amurrion hasiko da bigarren itzulia - Gehiago irakurri

Gai horrek badu haria

Gai horrek badu haria

2017/11/14

"Uste dut, indarraren indarrez, txapelketak hipertrofia moduko bat daukala giharretan eta horrek gaiei eta bertsolariei erasan diela". Aste honetan, Josu Goikoetxearen analisia.

Gai horrek badu haria - Gehiago irakurri

Aitor Mendiluzek irabazi du Durangon

Aitor Mendiluzek irabazi du Durangon

2017/11/12

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalaurrekoetako lehen itzulia amaituta, bigarrenera sailkatutako bertsolarien zerrenda ezagutu dugu gaur.

Aitor Mendiluzek irabazi du Durangon - Gehiago irakurri

Errimatuta dator asteleheneko Aulki-Jokoa

Errimatuta dator asteleheneko Aulki-Jokoa

2017/11/10

Errima garrantzitsua da bertsoak sortzeko eta hori izango du ardatz telebista-programaren hirugarren atalak. Ander Elortegi Txapelketa Nagusiko "kartzela"ko arduradunetako bat da eta bere zeregina zein den kontatuko digu; gainera, Arzallus anai-arrebak, Anjel Mari Peñagarikano, Durangoko bertsoak... bete-betea dator Aulki-Jokoa!

Errimatuta dator asteleheneko Aulki-Jokoa - Gehiago irakurri

Igandean jakingo dugu nork egingo duen aurrera

Igandean jakingo dugu nork egingo duen aurrera

2017/11/10

Finalaurrekoetako lehen itzuliko azken saioa izango da Durangoko Landako gunean egingo dena. 17:00etan hasiko da saioa eta 15:30ean zabalduko dira ateak. Sarrera guztiak amaituta daude, beraz, ez da leihatilik irekiko.

Igandean jakingo dugu nork egingo duen aurrera - Gehiago irakurri

Parte hartu gure lehiaketan eta eskuratu finalerako sarrerak

Parte hartu gure lehiaketan eta eskuratu finalerako sarrerak

2017/11/09

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren harira, bertsolaritzaren inguruan dakizuna erakuts iezaiguzu. Hemen ageri diren galderei erantzun, bidali txapelketanagusia@bertsozale.eus helbidera, eta eskuratu saria: finalerako hiru sarrera bikoitz eta Irrisarri Land abentura parkean lau pertsonentzako egonaldi bat zozkatuko ditugu. Zorte on!

Parte hartu gure lehiaketan eta eskuratu finalerako sarrerak - Gehiago irakurri

Euskal Kazetaritza Saria 2017, Bertsolari Txapelketa Nagusiarentzat

Euskal Kazetaritza Saria 2017, Bertsolari Txapelketa Nagusiarentzat

2017/11/08

Pertsonaia edo Giza Instituzioari dagokion saria eskuratu du Txapelketa Nagusiak, "komunikabideekin duten harremanagatik eta komunikazio on bat dela eta, euskal kulturaren zati bat berreskuratzeagatik".

Euskal Kazetaritza Saria 2017, Bertsolari Txapelketa Nagusiarentzat - Gehiago irakurri

Lehen itzulia amaituko da Durangon

Lehen itzulia amaituko da Durangon

2017/11/08

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetako lehen txanpa amaitzear da; azken saioa izango da Durangon. Fase honetan parte hartu duten 24 bertsolarietatik 18k egingo dute aurrera bigarren itzulian. Zeintzuk izango diren ezagutuko dugu igandean.

Lehen itzulia amaituko da Durangon - Gehiago irakurri

Txapelketaren barregrafia (posible) bat

Txapelketaren barregrafia (posible) bat

2017/11/07

"Bat-batean ari garenean (entzuleak ere bat-batean txalotzen du entzundakoa) inertziek leku gehiago dute, gainera, eta umoreak berarekin dakarren dibertsioaren baitan ez dago filtroa pasatzeko tarterik". Ane Labakaren ekarpena adituen analisien tartean.

Txapelketaren barregrafia (posible) bat - Gehiago irakurri

Durangoko finalaurrekorako sarrera guztiak amaitu dira

Durangoko finalaurrekorako sarrera guztiak amaitu dira

2017/11/07

Igandean jokatuko da Durangoko Landako gunean Bertsolari Txapelketa Nagusiko laugarren finalaurrekoa, lehen itzuliko azkena dena. Salgai zeuden sarrera guztiak saldu dira jada; hortaz aforoa beteta, saio egunean ez da leihatila zabalduko. Gainerako finalaurrekoetarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean eros daitezke.

Durangoko finalaurrekorako sarrera guztiak amaitu dira - Gehiago irakurri

Aulki-Jokoa saioaren bigarren atala eskainiko da gaur

Aulki-Jokoa saioaren bigarren atala eskainiko da gaur

2017/11/06

Maite Berriozabal gai-jartzailea izango du bidelagun gaur Edurne Azkaratek. Gainera, Igor Elortza, Jexux Mari Irazu, Unai Gaztelumendi eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak izango ditu protagonista atal berriak.

Aulki-Jokoa saioaren bigarren atala eskainiko da gaur - Gehiago irakurri

Beñat Gaztelumendik irabazi du Maule-Lextarreko saioa

Beñat Gaztelumendik irabazi du Maule-Lextarreko saioa

2017/11/04

694,5 puntu bildu ditu Añorgakoak eta azaroaren 19an Amurrion izango den finalaurrekorako sailkatu da zuzenean. Ia 1.200 lagun bildu dira gaur Maule-Lextarreko Ororena jai alain.

Beñat Gaztelumendik irabazi du Maule-Lextarreko saioa - Gehiago irakurri

Maite Berriozabalen aulkitik biziko dugu txapelketa

Maite Berriozabalen aulkitik biziko dugu txapelketa

2017/11/03

Gai-jartzaileaz gainera, Igor Elortza, Jexux Mari Irazu, Unai Gaztelumendi eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak izango ditu protagonista "Aulki-jokoa" saioko bigarren atalak.

Maite Berriozabalen aulkitik biziko dugu txapelketa - Gehiago irakurri

Maule-Lextarren izango da hirugarren finalaurrekoa

Maule-Lextarren izango da hirugarren finalaurrekoa

2017/11/03

Bihar izango da hitzordua Ororena jai alain, 17:00etatik aurrera. Sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian gaur 18:00ak arte eta, sarrerak amaitu ezean, bihar ere zabalduko da leihatila 15:00etan.

Maule-Lextarren izango da hirugarren finalaurrekoa - Gehiago irakurri

Euskalduntzen ari direnentzako Ikasgela atal berezia sortu dugu

Euskalduntzen ari direnentzako Ikasgela atal berezia sortu dugu

2017/11/02

Bertsolari Txapelketa Nagusiko webgunera sartzen denak Ikasgela izeneko atala aurkituko du. Bertan, hainbat ikus-entzunezko material bildu ditugu, bertsolaritza eta euskal kulturara hurbiltzen laguntzeko. Batez ere, euskalduntzen ari direnentzako dago pentsatuta, baina bertsolaritza gehiago ezagutu nahi duen edonorentzat tresna aproposa izan daiteke.

Euskalduntzen ari direnentzako Ikasgela atal berezia sortu dugu - Gehiago irakurri

Maialen Lujanbio nagusi, Irunen

Maialen Lujanbio nagusi, Irunen

2017/11/01

2.200 zaletik gora bildu da Artaleku kiroldegian. Hurrengo finalaurrekoa Maule-Lextarren izango da larunbatean bertan.

Maialen Lujanbio nagusi, Irunen - Gehiago irakurri