Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Ikasgela

Bertsolari Txapelketa Nagusiak euskalduntzen ari direnei ere bere ekarpena egin nahi die. Horregatik atal berezitu hau sortu dugu. Txapelketarekin eta bertsolaritzarekin lotutako hainbat erreferentzia eta dokumentu jarriko ditugu hemen eskuragai, nahi duenak material didaktiko gisa balia ditzan.

Hemen eskuragai jarri ditugun erreferentziak euskaltegi, ikastetxe eta gisakoetan erabiltzeko pentsatuta dago, bertsolaritzari eta euskal kulturari hurbilpena egiteko baliabide gisa.

Dokumentuak

Baliabide osagarri egokia izan daiteke txapelketako murala: nortzuk izan dira Txapelketa Nagusietako txapeldunak? zein urtetan? zenbat puntu lortu dituzte parte hartzaileek Baigorrin?

Xenpelar Dokumentazio Zentroak kudeatzen duen BDB datu baseak sekulako aukerak ematen ditu. Bertsoa entzunez, transkripzioa irakurri eta bertsoaren esanahia aztertu nahi dela? Bertsoen datu-basean, "transkripziodun" eta "audiodun" laukitxoak sakatu, bilaketarako hobetsitako informazioa sartu eta... gozatu!

Ikus-entzunezkoak

Bertsolaritzaren ohiko jarduerari loturik

2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusia iragartzeko ekoitzitako bideoez gain, azken txapelketetako txapeldunen agurrak topatuko dituzue bertan. 

Bertsoa.eus atariak azken txapelketetako bertsoaldirik nabarmenetako batzuk bildu ditu. Besteak beste, Jon Lopategi, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Mikel Mendizabal, Sebastian Lizaso, Jon Maia, Maialen Lujanbio, Igor Elortza edota Amets Arzallusek azken Txapelketa Nagusietan kantatutako bertsoaldi gogoangarriak daude bertan. 

Bideoak

Kulturartea. Bertsolariak eta atzerriko inprobisatzaileak

Euskal Herriari ez ezik munduari ere begiratzen dio bertsolaritzak. Horren lekuko mundu osoko inprobisatzaileekin Euskal Herrian egindako bi topaketak, 2003an eta 2017an.

2015 eta 2016an egin zen Europa bat-batean topaketa. Esperientzia horren inguruan egindako hainbat emanaldi eta elkarrizketa bilduak daude hemen, hizkuntza zenbait uztartuz. Adibidez, Julio Soto eta Mexikoko Las Alondras hirukoteak eskainitako emanaldia.

Mintzola Ahozko Lantegiak garatu eta Lanku Kultur Zerbitzuek ekoitzia, kantu inprobisatuak munduari begiratzeko talaia berezi bakoitzaren berri emango digu dokumentalak. 

Mundu bat

Bereziak

Asier Altunak zuzendu zuen Bertsolari dokumentala, bertsolarien jarduna hobeto ezagutzeko aproposa.

Bertsolari