Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Elizondo

Bosgarren finalaurrekoa (bigarren itzuliko lehenengoa).

Puntuazio taula

10H 8Tx 10Tx Puntuka Kartzela Guztira
Unai Iturriaga 142.00 139.00 143.50 150.50 150.00 725.00
Amets Arzallus 146.00 145.50 137.00 141.00 150.00 719.50
Beñat Gaztelumendi 137.00 137.00 138.00 139.50 144.00 695.50
Jokin Uranga 133.00 127.50 133.50 131.00 143.00 668.00
Iñigo Mantzizidor 'Mantxi' 132.50 129.00 138.50 127.50 136.00 663.50
Julio Soto 134.50 108.50 131.50 122.50 123.00 620.00

Bertsoaldiak

Beñat Gaztelumendi , Julio Soto 10eko nagusia

Julio eta Beñat ixtera doan enpresa txiki bereko langileak dira. Gaur ere, telebistan ikusi dituzte erakunde publikoetako ordezkariak, enpresa handiei laguntzeko dirua emateko prest daudela erraten.

Amets Arzallus , Unai Iturriaga Hasierako agurra

Amets eta Unai bi polizia dira. Prostituzio-sarekada batean parte hartu dute oraintxe. Polizia-etxera bueltan doaz auto berean.

Iñigo Mantzizidor 'Mantxi' , Jokin Uranga Hasierako agurra

Mantxi eta Jokin bikotea dira, eta harreran izan dute haur bat lau urtez. Gaur, familia biologikoarengana itzuliko da haurra.

Julio Soto , Amets Arzallus 8ko txikia

Juliok eta Ametsek 40 urtekoen afaria dute gaur. Ametsek afari osoa darama haurrak goiti eta haurrak behiti, eta Julio asper-asper eginda dago.

Iñigo Mantzizidor 'Mantxi' , Beñat Gaztelumendi 8ko txikia

Lagunak dira Beñat eta Mantxi. Mantxik autoa garbitzeko laguntza eskatu dio Beñati. Autoa garbitzera joan, eta 30 minutu daramatzate autotik gauzak ateratzen.

Unai Iturriaga , Jokin Uranga 8ko txikia

Uso-postu berean dauden ehiztariak dira Unai eta Jokin. Jokinek 20 tiro egin ditu dagoeneko. Unaik bakar bat ere ez.

Iñigo Mantzizidor 'Mantxi' , Julio Soto 10eko txikia

Gurasoak dira Mantxi eta Julio. Hauen alabak plazaz plaza mutil-dantzak dantzatzeko asmoa agertu die. Mantxirii arras ongi iruditzen zaio; Julio beldur da jaso dezakeen tratuarengatik.

Jokin Uranga , Amets Arzallus 10eko txikia

Ziega berean dauden bi preso sozial dira Jokin eta Amets. Jokinek ez du bisitarik jaso kartzelan denetik. Ametsek berriz astero jasotzen du bisitaren bat. Gaur ere badator bisitatik bueltan.

Unai Iturriaga , Beñat Gaztelumendi 10eko txikia

Aitatxi-amatxiak dira Beñat eta Unai. Beñat amatxi biloba ahalik eta hobekien hezten saiatzen da. Unai aitatxik, berriz, nahi duen guztia egiten uzten dio.

Amets Arzallus , Iñigo Mantzizidor 'Mantxi' Puntutan

Ametsek eta Mantxik bingora joatea erabaki dute, 2 kartoi jokatu eta ateratzeko asmotan. Oraintxe erosi dute 10. kartoia.

Unai Iturriaga , Julio Soto Puntutan

Unaik eta Juliok kiroldegiko dutxan topo egin dute. Gorputz eta buru xaboiz betea dutela, ura kendu dute.

Jokin Uranga , Beñat Gaztelumendi Puntutan

Jokin eta Beñat dantzaleku bateko pistan dantzan ari direla, jende guztia beren inguruan bildu da.

Julio Soto Kartzela

Zure buruari hitza eman zenion azkenekio aldia izango zela. Berriro gertatu da.

Beñat Gaztelumendi Kartzela

Zure buruari hitza eman zenion azkeneko aldia izango zela. Berriro gertatu da.

Amets Arzallus Kartzela

Zure buruari hitza eman zenion azkenekio aldia izango zela. Berriro gertatu da.

Unai Iturriaga Kartzela

Zure buruari hitza eman zenion azkenekio aldia izango zela. Berriro gertatu da.

Iñigo Mantzizidor 'Mantxi' Kartzela

Zure buruari hitza eman zenion azkenekio aldia izango zela. Berriro gertatu da.

Jokin Uranga Kartzela

Zure buruari hitza eman zenion azkenekio aldia izango zela. Berriro gertatu da.

Albisteak

Unai Iturriagak irabazi du Elizondoko finalaurrekoa

Unai Iturriagak irabazi du Elizondoko finalaurrekoa

2013/11/23

Unai Iturriagak irabazi du Elizondon egin den bigarren itzuliko lehen finalaurrekoa. Haren atzetik Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Jokin Uranga, Mantxi eta Julio Soto sailkatu dira. 1.400 bertsozalek lepo bete dute Baztan pilotalekua. Donostian jokatuko da bihar seigarren finalaurrekoa.

Unai Iturriagak irabazi du Elizondoko finalaurrekoa - Gehiago irakurri

Elizondon abiatuko da larunbatean finalaurrekoen bigarren itzulia

Elizondon abiatuko da larunbatean finalaurrekoen bigarren itzulia

2013/11/21

Txapelketa Nagusiko bosgarren finalaurrekoa da Elizondon larunbatean jokatuko dena, bigarren itzuliko lehena. Sei bertsolari igoko dira oholtzara finalean posturen baten bila. Elizondoko saiorako sarrera guztiak amaitu dira, larunbatean ez da takila zabalduko. Saioa Hitzetik Hortzeran edo Bertso.com-en segitu daiteke zuzenean.

Elizondon abiatuko da larunbatean finalaurrekoen bigarren itzulia - Gehiago irakurri

Elizondoko finalaurrekorako sarrerak amaitu dira

2013/11/18

Txapelketa Nagusiko bosgarren finalaurrekoa jokatuko da larunbatean Elizondon eta dagoeneko sarrera guztiak saldu dira. Hortaz, ez da lehiatila zabalduko. Igandean Donostian jokatuko den finalaurrekoa Gaska kiroldegian jokatuko da, Atano III pilotalekuaren aforoa bete baita. Oraingoz, Donostiarako sarrera salmenta etenda dago, behar diren baimenak bideratu arte.

Elizondoko finalaurrekorako sarrerak amaitu dira - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2013/11/23
Ordua
17:30
Bertsolariak
Mota
Finalaurrekoa
Herria
Elizondo
Tokia
Baztan pilotalekua