Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Hendaia

Hirugarren kanporaketa.

Puntuazio taula

8H 8Tx Puntuak 10Tx Kartzela Guztira
Julio Soto 127.50 130.00 131.00 137.50 127.00 653.00
Amaia Agirre 119.00 114.50 138.00 137.00 134.00 642.50
Iñaki Zelaia 118.00 133.50 107.00 110.50 142.00 611.00
Felix Zubia 112.50 121.00 135.50 144.00 97.00 610.00
Iñaki Apalategi 121.50 120.00 121.50 124.50 108.50 596.00
Iban Urdangarin 110.00 126.50 114.50 117.00 123.00 591.00

Argazkiak

Argazki gehiago

Bertsoaldiak

Iban Urdangarin, Felix Zubia 8ko nagusia

Iban eta Felix anaiak dira. Ama gaixo dute, eta, azkenaldian, txanda-aldaketaren unean bakarrik egiten dute topo.

Julio Soto, Iñaki Apalategi 8ko nagusia

Julio eta Iñaki autoan doaz biak nahikoa edanak. Bien aitzineko autoak istripu bat izan berri du.

Amaia Agirre, Iñaki Zelaia 8ko nagusia

Amaia eta Iñaki bi irakasle dira. Azken asteetan, ikasle bat bakar bakarrik ikusten dute atsedenaldian edo aire-hartzean.

Felix Zubia, Julio Soto 8ko txikia

Felixek etxeko gela bat alokairuan jarri zuen, eta Juliok hartu zuen duela hilabete. Arratsaldero bezala, orain ere hasi da Julio tronpeta jotzen.

Iñaki Zelaia, Iban Urdangarin 8ko txikia

Iñaki eta Iban bikotea dira. Iñakik autokarabana bat erostea izan du amets. Azkenean, erosi dute, baina oporretara doazen aldiro, Ibanek nahiago du hotelera joan.

Iñaki Apalategi, Amaia Agirre 8ko txikia

Iñakik orain dela hamar minutu bukatu du egongela garbitzen. Amaia bikotekidea etorri, eta Iñakik pasatu duen leku beretik pasatu du zapia berriro.

Iban Urdangarin Puntuari erantzunak

Presaka bizi gara / goizetik gauera
Maiz so egin ezkero / ordulariari
Zu sarritan iristen / al zara berandu?

Felix Zubia Puntuari erantzunak

Une oro gabiltza / mugikorrarekin
Entzuten duzunean / telefono hotsa?
Ta iristen denean / hileko faktura

Julio Soto Puntuari erantzunak

Elizak omen daude / gero ta hutsago
Aita santu berria / ta eliza zaharra
Azkenekoz noiz joan / zinen elizara?

Iñaki Apalategi Puntuari erantzunak

Telebista aurrean / jartzen gara sarri
Iragarkiek dute / tarte handiena
Polit irtengo zara / Hitzetik Hortzeran

Amaia Agirre Puntuari erantzunak

Zenbat amets dauzkazu / geroko utzita?
Dena ez da irteten / amestu bezala
Ametsgaizto berdina / gauero gauero

Iñaki Zelaia Puntuari erantzunak

Askok dute Hendaian / bigarren etxea
Hutsik dauden erdiak / beteko balira
Gurasoen etxea / babesleku ona

Iban Urdangarin, Iñaki Apalategi 10eko txikia

Iban eta Iñaki marihuana landatzen duen elkarte bateko kideak dira. Poliziak mila landare atzeman dizkie eta atxilotuak izan dira. Ibanek, aske gelditu orduko berriz landatu nahi ditu, Iñakik berriz ez.

Felix Zubia, Amaia Agirre 10eko txikia

Felix eta Amaia lagunak dira. Urte aunitz daramate herriko gaztetxean lanean. Amaiak Felixi erran dio zahartzen ari direla eta gaztetxea alde batera uzteko garaia dutela. Felixi ez zaio hala iruditzen.

Julio Soto, Iñaki Zelaia 10eko txikia

Aita semeak dira. Julio semea eta Iñaki aita. Iñaki aspaldi alargundu zen, eta Juliok uste du bikote-laguna bilatu beharko lukeela.

Iban Urdangarin Kartzela

Lor zenezakeen guztia lortu duzu, baina jendeak ez dizu begirune handirik.

Felix Zubia Kartzela

Lor zenezakeen guztia lortu duzu, baina jendeak ez dizu begirune handirik.

Julio Soto Kartzela

Lor zenezakeen guztia lortu duzu, baina jendeak ez dizu begirune handirik.

Iñaki Apalategi Kartzela

Lor zenezakeen guztia lortu duzu, baina jendeak ez dizu begirune handirik.

Amaia Agirre Kartzela

Lor zenezakeen guztia lortu duzu, baina jendeak ez dizu begirune handirik.

Iñaki Zelaia Kartzela

Lor zenezakeen guztia lortu duzu, baina jendeak ez dizu begirune handirik.

Albisteak

Hendaiako kanporaketa irabazita, finalaurrekoetan da Julio Soto

Hendaiako kanporaketa irabazita, finalaurrekoetan da Julio Soto

2013/10/12

Julio Soto nagusitu da Hendaian jokatu den Bertsolari Txapelketa Nagusiko hirugarren kanporaketan. Haren atzetik, Amaia Agirre, Iñaki Zelaia, Felix Zubia, Iñaki Apalategi eta Iban Urdangarin sailkatu dira. Orain arte izan den saiorik jendetsuenean, 1.070 bertsozalek bete dute Beltzenia ezker pareta. Altsasun jokatuko da bihar Txapelketa Nagusiko laugarren kanporaketa, saiorako sarrera guztiak salduta direla.

Hendaiako kanporaketa irabazita, finalaurrekoetan da Julio Soto - Gehiago irakurri

"Gaur egun gazteentzat bertsolaritza Iparraldearekin eta Hegoaldearekin proiekzioa duen zerbait da"

"Gaur egun gazteentzat bertsolaritza Iparraldearekin eta Hegoaldearekin proiekzioa duen zerbait da"

2013/10/11

Hendaiarrak dira Maddalen Arzallus eta Miren Artetxe bertsolariak. Oraingoan ez dute Txapelketa Nagusian parte hartzen, baina Hendaiako kanporaketako bezperan, Hendaian eta Ipar Euskal Herrian bertsolaritzak bizi duen egoeraz gogoeta egin dute. Mugaren kontzeptuaz eta bertsolaritzan gaur egun emakumeek duten rola ere mintzo dira elkarrizketa mamitsu honetan.

"Gaur egun gazteentzat bertsolaritza Iparraldearekin eta Hegoaldearekin proiekzioa duen zerbait da" - Gehiago irakurri

Hendaian jokatuko da Txapelketa Nagusiko hirugarren kanporaketa

Hendaian jokatuko da Txapelketa Nagusiko hirugarren kanporaketa

2013/10/09

Beltzenia ezker paretan jokatuko da saioa 17:30ean hasita. Hendaian irabazten duen bertsolaria Gernika-Lumoko finalaurrekora sailkatuko da zuzenean. Sarrerak www.bertsosarrerak.eu web gunean daude salgai, baita Hendaiako Beltzenia pilotalekuko Bakarxoko Ostatuan ere.

Hendaian jokatuko da Txapelketa Nagusiko hirugarren kanporaketa - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2013/10/12
Ordua
17:30
Bertsolariak
Mota
Final laurdenak
Herria
Hendaia
Tokia
Beltzenia ezker-pareta