<!DOCTYPE html> Bertsoa da oinarria — Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013
Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bertsoa da oinarria

Ederra, hauskorra, berritzailea, mingotsa, gogoangarria, sakona, zirikatzailea... Bertsoa da bertsolaritzaren oinarria, eta hala izango da Bertsolari Txapelketa Nagusiko edizio berri honetan ere.

Egunez egun bertsoa herriz herri, plazaz plaza, eskolaz eskola ibiltzen da Euskal Herriko bazter guztietan. Mugimendu zabala da bertsolaritzarena, jende asko dago lan horretan inplikatuta. Txapelketa Nagsuia etengabeko jarduera horren erakuslea da. Segituena bai, mediatikoena bai, baina azken finean kate luze baten katebegia da.

bertsoa da oinarria

Bertsolaritza bezala, urteotan Txapelketa Nagusia asko aldatu da, eta ez soilik entzuleen orrazkeran edo bertsolarien kantakeran. Aldaketak aldaketa, jantzien gorabehera, bertsoa izan da beti oinarria.

Horren bueltan elkartu gara. Bertsolarien lana adi-adi segituko dugu; zortziko handia, erantzun egokia eta gisakoak izango ditugu mintzagai. Bertsoak egiten baitu nagusi Txapelketa.