<!DOCTYPE html> Sarrerak — Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013
Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Sarrerak

Saioetarako sarrerak aurrez internet bidez bakarrik erosi ahal izango dira www.bertsosarrerak.eu atarian. Gogoan izan saio guztietako aforoa mugatua dela.

Saioak hartuko dituzten herrietan ere salmenta gune bana izango da. Modu horretan, hala egin nahi duten inguruko bertsozaleek sarrera bertatik bertara erosteko aukera izango dute. Salmenta gune horiek soilik herrian jokatuko den saiorako sarrerak salduko dituzte.

www.bertsosarrerak.eu atarian sarrerak erosteko orduan kontutan hartu beharreko hainbat ohar:

  • Posta elektronikoz jasotako sarrera edozien euskarritan inprimatu daiteke.
  • Eroslea da sarrerari egiten zaizkion kopia guztien erantzule.
  • Gorde sarrera ekitaldia amaitu arte.
  • Bertsozale Elkarteak ez dizu sarrerarik itzuliko.
SarrerakBazkideakGazteak
Kanporaketak 10€ 7€ 4€
Finalaurrekoak 13€ 10€ 5€
Finala 30€ 21€ 6€
Bonoak 65€ 45€ 25€
Finaleko bazkaria 18€

 

 

Finaleko autobusa 13€

 

 

Oharrak:

  1. Gazteak, 16 urte artekoak (16 barne)
  2. Bonoak ez du finalerako balio

Finalerako sarrerak, autobus eta bazkari txartela

www.bertsosarrerak.eu webguneaz gain, finalerako sarrera, autobus eta bazkari txartelekin salmenta guneak izango dira herri askotan. Soilik finalerako sarrerak salduko dira horietan eta bertan ezin izango da bazkide edo gazteen sarrerarik eskuratu, horiek betiere internetez erosi beharko dira.