Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Iñigo Mantzizidor Larrañaga

Bertsotan 14 urterekin hasi zen (aitona ere bertsolaria zuen). Zarauzko Etxe-Beltz bertso-eskolan hasi zen ikasle gisa. Motxian bertso-eskolako kidea ere bada. Musikan ere aritua da, eta talde batean baino gehiagotan ibili da. Hirugarren aldiz parte hartuko du Txapelketa Nagusian.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Legazpi

Iñigo Mantzizidor 'Mantxi', Beñat Lizaso 8ko nagusia

Gurasoak dira Mantxi eta Beñat. Duela pare bat hilabete joan ziren hiritik herri txiki batera bizitzera. Seme-alabak gusturago sumatzen dituzte.

Igor Elortza, Iñigo Mantzizidor 'Mantxi' 8ko txikia

Igor eta Mantxik ostiralero jatetxe berean afaltzen dute. Igor beti jartzen da telebistari begira. Gaur, Mantxi eseri da telebistaren aurrean.

Iñigo Mantzizidor 'Mantxi' Puntuari erantzunak

Zenbat diru behar da / ondo bizitzeko
Bostehun eurokoren bat / ba al duzu soberan
Gutxirekin bizitzen / ohituko bagina

Iñigo Mantzizidor 'Mantxi', Ainhoa Agirreazaldegi 10eko txikia

Mantxi eta Ainhoa adineko bikotea dira. Medikuak zaintzeko esan dienetik Mantxik ohiturak aldatu ditu. Ainhoak lehengo moduan jarraitzen du.

Iñigo Mantzizidor 'Mantxi' Kartzela

Pozik zaude horrenbeste jende zoriontsu egitea lortu duzulako.

Tolosa

Iñigo Mantzizidor 'Mantxi', Igor Elortza 8ko nagusia

Gurasoak dira Mantxi eta Igor. Gaur beraien umeari askaria eman diotenean, honek erditik banatu eta mahai gainean utzi du bere lagun imaginarioarentzat.

Amaia Agirre, Iñigo Mantzizidor 'Mantxi' 8ko txikia

Amaiak eta Mantxik gaur dute lehenengo hitzordua. Mantxik, lehen muxua ematearekin batera, "maite zaitut" esan dio Amaiari.

Iñigo Mantzizidor 'Mantxi' Puntuari erantzunak

Museotan badugu / aukera anitza!
Artea ulertzea / ez da hain erraza
Artista hildakoan / balioa gora

Iñigo Mantzizidor 'Mantxi', Jexux Mari Irazu Sei puntuko motza

Aitona-bilobak dira. Mantxi aitona, eta Jexux Mari biloba. Orain arte famialiatik kanpoko zaintzaile batek zaindu izan du Mantxi. Orain, Jexux Mari biloba lanik gabe geratu da, eta Mantxi berak zaintzea proposatu dio.

Iñigo Mantzizidor 'Mantxi' Kartzela

Mantxi, pasilloko edo korridoreko argia itzalita lokartzeak beldurra ematen dizu.

Elizondo

Iñigo Mantzizidor 'Mantxi', Jokin Uranga Hasierako agurra

Mantxi eta Jokin bikotea dira, eta harreran izan dute haur bat lau urtez. Gaur, familia biologikoarengana itzuliko da haurra.

Iñigo Mantzizidor 'Mantxi', Beñat Gaztelumendi 8ko txikia

Lagunak dira Beñat eta Mantxi. Mantxik autoa garbitzeko laguntza eskatu dio Beñati. Autoa garbitzera joan, eta 30 minutu daramatzate autotik gauzak ateratzen.

Iñigo Mantzizidor 'Mantxi', Julio Soto 10eko txikia

Gurasoak dira Mantxi eta Julio. Hauen alabak plazaz plaza mutil-dantzak dantzatzeko asmoa agertu die. Mantxirii arras ongi iruditzen zaio; Julio beldur da jaso dezakeen tratuarengatik.

Amets Arzallus, Iñigo Mantzizidor 'Mantxi' Puntutan

Ametsek eta Mantxik bingora joatea erabaki dute, 2 kartoi jokatu eta ateratzeko asmotan. Oraintxe erosi dute 10. kartoia.

Iñigo Mantzizidor 'Mantxi' Kartzela

Zure buruari hitza eman zenion azkenekio aldia izango zela. Berriro gertatu da.

 

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb email