Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Unai Iturriaga Zugaza-Artaza

13 urterekin hasi zen bertsotan, Jon Lopategiren eskutik. Garai bertsuan, Durangaldeko Bertso Eskolako kide egin zen. Bi aldiz irabazi du Bizkaiko Txapelketa. Seigarren aldiz parte hartuko du Txapelketa Nagusian. 1993an finalerako sailkatu zen, eta hala egin du ondorengo txapelketa guztietan ere.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Tolosa

Unai Iturriaga, Amaia Agirre 8ko nagusia

Lagunak dira, Unai eta Amaia. Orain arte konforme bizi izan dira euren itxurarekin. Adinean gora doazela eta, beraien gorputzekin deseroso sentitzen hasiak dira.

Jexux Mari Irazu, Unai Iturriaga 8ko txikia

Jexux Marik perfume-denda batean egiten du lan. Unai, egunero-egunero etorri, perfume bat probatu eta joan egiten da.

Unai Iturriaga Puntuari erantzunak

Ehizera joaten da / makina bat lagun
Eskopeta hartuta / autoa mendira
Une ederrena da / hamaiketakoa

Igor Elortza, Unai Iturriaga Sei puntuko motza

Bikotea dira Igor eta Unai. Igorrek bi urterako kontratu bat lortu du atzerrian. Unaik ez joateko eskatu dio.

Unai Iturriaga Kartzela

Unai, pasilloko edo korridoreko argia itzalita lokartzeak beldurra ematen dizu.

Elizondo

Amets Arzallus, Unai Iturriaga Hasierako agurra

Amets eta Unai bi polizia dira. Prostituzio-sarekada batean parte hartu dute oraintxe. Polizia-etxera bueltan doaz auto berean.

Unai Iturriaga, Jokin Uranga 8ko txikia

Uso-postu berean dauden ehiztariak dira Unai eta Jokin. Jokinek 20 tiro egin ditu dagoeneko. Unaik bakar bat ere ez.

Unai Iturriaga, Beñat Gaztelumendi 10eko txikia

Aitatxi-amatxiak dira Beñat eta Unai. Beñat amatxi biloba ahalik eta hobekien hezten saiatzen da. Unai aitatxik, berriz, nahi duen guztia egiten uzten dio.

Unai Iturriaga, Julio Soto Puntutan

Unaik eta Juliok kiroldegiko dutxan topo egin dute. Gorputz eta buru xaboiz betea dutela, ura kendu dute.

Unai Iturriaga Kartzela

Zure buruari hitza eman zenion azkenekio aldia izango zela. Berriro gertatu da.

Barakaldo-BEC

Unai Iturriaga Hasierako agurra
Beñat Gaztelumendi, Unai Iturriaga 8ko nagusia

Beñat eta Unai prostitutak dira. Jakin berri dute isun handiak jarriko dizkietela bezeroei.

Unai Iturriaga, Igor Elortza 8ko txikia

Santomasetan, talo-postuan daude Unai eta Igor. Unai taloak egin eta egin ari den bitartean, Igor bezero batekin eta bestearekin berriketan dabil.

Unai Iturriaga Puntuari erantzunak

Aberatsak aberats / orain eta lehen Diru beltza batzuen / poltsikoetara Inoiz jaso al duzu / beltzean dirua

Aitor Sarriegi, Unai Iturriaga Sei puntuko motza

Hamaseina urteko bikote gaztea dira Aitor eta Unai. Unaik Aitorri esan dio haurdun dagoela.

Unai Iturriaga Kartzela

Egoerak beste aldean jarri zaitu

Unai Iturriaga Hasierako agurra
Amets Arzallus, Unai Iturriaga 10eko txikia

Amets psikiatra da. Unai pazienteak sei hilabete daramatza Ametsen erietxe psikiatrikoan. Gaur senda-agiria eman nahi izan dio Ametsek Unairi, baina Unaik esan dio oraindik goizegi dela.

Sustrai Colina, Unai Iturriaga Puntutan

Bata besteari lepotik heldu, eta sakelako telefonoarekin elkarrekin argazki bat ateratzen hasi dira Sustrai eta Unai. 10 minutuan ez dute itxurazko argazkirik lortu.

Unai Iturriaga Bakarka, gaia emanda

Zure aita atentatu batean hil zuten. Aurten, lehen aldiz, sentsibilitate politiko guztietako ordezkariak izan dira aitaren omenaldian.

Unai Iturriaga Bukaerako agurra

 

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb email