Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Peru Abarrategi Sarrionaindia

Aramaioko bertsolaria. 2008an Aramaioko Bertso-eskolan ikasle, Idoia Beitia eta Garazi Eriz irakasle zituela. Arabako Eskolarteko Txapelduna 2013an eta 2014an. 2013ko Arabako Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen lehendabiziko aldiz. Kuadrilla artekoan Aramaioko taldearen partaide. Hala Bedi irratiko Bertxoko esataria. Bertso udaleku eta bertso-eskolako irakaslea da.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Izarra, urtarrilak 28

Eli Zaldua Barquin, Peru Abarrategi Sarrionaindia 8ko nagusia
Zuek hondartzan zaudeten bi lagun zarete. Bertako tabernatik pasatzean, “marikoiak” garrasi eginez iraindu nahi izan zaituztete. Zuk Eli buelta eman eta aurre egin nahi diezu, baina Peruk eskutik helduz aurrera jarraitzeko eskatu dizu.
Ekaitz Samaniego Curiel, Peru Abarrategi Sarrionaindia 8ko txikia
Lagunak zarete. Bion artean metal detektagailua erosi zenuten eta hondartzaz hondartza ibili zarete zerbait baliotsua aurkitzeko esperantzan. Gaur, bapatean, aparailua pitatzen hasi da. Elkarri begira zaudete.