Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Izarra, urtarrilak 28

BABESLEAK

Udal babeslea:

 

 

Babesle nagusiak:

Arabako Foru Aldundia  Udapa

   Mendia Optika

 

BABESLE eta LAGUNTZAILE guztiak ikusteko klik hemen

KARTELA deskargatzeko klik hemen

Puntuazio taula

8H 8T 10T PE L Guztira
Peru Abarrategi Sarrionaindia 63.00 57.50 62.50 41.50 34.50 259.00
Aitor Ugarte Eriz 57.50 58.00 56.50 41.00 37.00 250.00
Eli Zaldua Barquin 58.00 60.00 54.50 35.50 42.00 250.00
Paula Amilburu Izargarai 55.00 61.00 53.00 41.50 39.00 249.50
Ekaitz Samaniego Curiel 48.00 52.50 60.00 41.50 40.50 242.50
Danel Herrarte Nafarrate 54.00 54.00 58.50 36.50 35.50 238.50

Argazkiak

Argazki gehiago

Bertsoaldiak

Eli Zaldua Barquin , Peru Abarrategi Sarrionaindia 8ko nagusia
Zuek hondartzan zaudeten bi lagun zarete. Bertako tabernatik pasatzean, “marikoiak” garrasi eginez iraindu nahi izan zaituztete. Zuk Eli buelta eman eta aurre egin nahi diezu, baina Peruk eskutik helduz aurrera jarraitzeko eskatu dizu.
Aitor Ugarte Eriz , Paula Amilburu Izargarai 8ko txikia
Koinatuak zarete. Zuen lagun batek tuppersex bilera antolatu du bere etxean eta gonbidatu zaituzte. Harrituta zaudete bileran ikusi eta entzun duzuenarekin.
Ekaitz Samaniego Curiel , Peru Abarrategi Sarrionaindia 8ko txikia
Lagunak zarete. Bion artean metal detektagailua erosi zenuten eta hondartzaz hondartza ibili zarete zerbait baliotsua aurkitzeko esperantzan. Gaur, bapatean, aparailua pitatzen hasi da. Elkarri begira zaudete.
Danel Herrarte Nafarrate , Ekaitz Samaniego Curiel 10eko txikia
Emakumeak zarete. Auzoko parkeko banku berean eseri zarete. Zuk Danel, amaren aulki gurpilduna daramazu; Zuk Ekaitz , alabaren karrotxoa.
Ekaitz Samaniego Curiel Puntuari erantzunak
1. BURUKO GAITZAK GORDE / OHI DIRA BISTATIK 2. GUZTIOK BEHAR DUGU / BATZUTAN ARRETA
Eli Zaldua Barquin Bakarka, gaia emanda
Sei hilabete daramatzazu Euskal Herrian. Euskara ikasteko proposamena egin dizute.

Albisteak

Peru Abarrategik irabazi du Izarran jokatutako lehen final laurdena

Peru Abarrategik irabazi du Izarran jokatutako lehen final laurdena

2024/01/28

Giro epelean hasi da 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketa. Izarrako Kultur Etxea bete irabazi du Peru Abarrategik finalerdietarako pase zuzena.

Peru Abarrategik irabazi du Izarran jokatutako lehen final laurdena - Gehiago irakurri

Izarran, igandearekin emango zaio hasiera 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketari

Izarran, igandearekin emango zaio hasiera 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketari

2024/01/25

Arabako Bertsolari Txapelketak XVI. edizioa jokatuko du aurtengoan eta 40 urte beteko dira lehen txapelketa jokatu zelarik. Izarran emango zaio hasiera lehen final laurdenarekin. Sei bertsolarik parte hartuko dute saion, sarrerak bertsosarrerak webgunean eskuragai.

Izarran, igandearekin emango zaio hasiera 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketari - Gehiago irakurri

2024 Arabako Bertsolari Txapelketa aurkeztu da

2024 Arabako Bertsolari Txapelketa aurkeztu da

2024/01/14

Urtarrilaren 28an hasi eta martxoaren 16ra bitartean burutuko da 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketa. Martxoaren 16an borobilduko da finalarekin Gasteizko Printzipal Antzokian.

2024 Arabako Bertsolari Txapelketa aurkeztu da - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2024/01/28
Ordua
17:30
Bertsolariak
Mota
Final laurdenak
Herria
Izarra
Tokia
Kultur Etxea