Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Gasteiz, martxoak 16

 

FINALEKO SARRERAK (OTSAILAREN 6tik aurrera eskuragarri)

*Sarrerak zenbakituak izango dira. ERNE! Adostu lagunekin non eseri erosi baino lehen.
*Bazkide bazara, finalean sartzean erakutsi behar da bazkide txartela. Erosteko ez da behar. ERNE!

Printzipal Antzokiak ematen dituen bideetatik soilik erosi daitezke, hauexek:
*Printzipal Antzokiko leihatilan:
Asteartetik ostiralera, 17:30etik 19:30era (jaiegunak salbu). Larunbatetan: 11:30etik 13:30era.
Eta egunen bertan hasi baino 2 ordu lehenago.


*Printzipal Antzokiko salmenta telefonoz: 945 161 045, kreditu txartela behar da.
Ondoren, sarrera paperean Printzipal Antzokiko leihatilan hartu behar da.


*Printzipal Antzokiko internet zerbitzuaz: https://principalantzokia.janto.es/es
Sarrera ez da derrigorrez inprimatu behar: sakelekotik erakutsi dezakezu (ziurtatu eskura duzula).
Informazio gehiago: www.principalantzokia.org

OHARRAK:

*Printzipaleko auraudia:

·        Ezingo da ez jan ezta edan ere areto barruan.

·        Ezin da sartu aretora hiru urtetik beherako adingaberik 0-3 urte arteko haurrentzat ez diren emanaldietan.

·        Etxe-animaliak ezin dira sartu.

·        12 urtetik beherako haurrak ezin dira bakarrik joan Antzoki Sareko ikuskizunetara, ez beren adinera bereziki zuzendutako ikuskizunetara, ezta helduentzako ikuskizunetara ere. Pertsona heldu arduradunek edo tutoreek lagunduta joan beharko dute, ikastetxeekin edo talde antolatuekin itundutako ikuskizunek izan ezik.

·        Adingabeak baimen hau beteta eraman behar dute 

 

BABESLEAK

Udal babeslea:

 

 

Babesle nagusiak:

Arabako Foru Aldundia  Udapa

   Mendia Optika

 

BABESLE eta LAGUNTZAILE guztiak ikusteko klik hemen

KARTELA deskargatzeko klik hemen

Puntuazio taula

8ko H 10ko Tx Puntuak 6ko motza Gaia Iparragirre kartzela gaia Guztira
Aroa Arrizubieta Barredo 94.00 98.00 61.50 93.50 68.00 96.50 103.00 614.50
Manex Agirre Arriolabengoa 95.00 100.00 64.00 99.00 73.00 96.00 86.50 613.50
Paula Amilburu Izargarai 95.50 88.00 67.00 103.00 61.50 0.00 0.00 415.00
Peru Abarrategi Sarrionaindia 95.50 98.50 61.50 88.50 68.50 0.00 0.00 412.50
Asier Otamendi Alkorta 99.50 84.50 65.00 94.50 67.00 0.00 0.00 410.50
Iñaki Viñaspre Simon 77.50 85.00 62.00 86.50 70.50 0.00 0.00 381.50

Argazkiak

Argazki gehiago

Albisteak

Aroa Arrizubietak jantzi du 2024 Arabako Bertsolari Txapelketako txapela

Aroa Arrizubietak jantzi du 2024 Arabako Bertsolari Txapelketako txapela

2024/03/16

Aroa Arrizubieta da aurtengo txapelduna, Manexekin buruz burukoa kantatu ondoren. Aroari Xabi Ricok jantzi dio txapela. 700 lagun elkartu dira Gasteizko Printzipal Antzokian.

Aroa Arrizubietak jantzi du 2024 Arabako Bertsolari Txapelketako txapela - Gehiago irakurri

Finaleko seikotea prest larunbateko norgehiagokarako

Finaleko seikotea prest larunbateko norgehiagokarako

2024/03/13

Finala heltzear da, larunbatean jokatuko da 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketako finala Gasteizko Printzipal Antzokian. Gaur aurkeztu du finala Arabako Bertsozale Elkarteak. Sei finalistak prest saio on bati eusteko eta txapela janzteko. Xabi Ricok jantziko dio txapela irabazleari.

Finaleko seikotea prest larunbateko norgehiagokarako - Gehiago irakurri

Xabi Ricok jatziko dio txapela 2024ko Arabako bertsolari txapeldunari

Xabi Ricok jatziko dio txapela 2024ko Arabako bertsolari txapeldunari

2024/03/07

Arabako txapelketa hasi zela 40 urte betetzen diren honetan, edizio hartan kantatu zuen bertsolarietako bat da Xabi. 80ko hamarkadan Arabako lehen bertso eskolen sortzaile eta bultzaltzaile.

Xabi Ricok jatziko dio txapela 2024ko Arabako bertsolari txapeldunari - Gehiago irakurri

Asier Otamendik irabazi du Dulantziko finalerdia eta finala erabakita geratu da

Asier Otamendik irabazi du Dulantziko finalerdia eta finala erabakita geratu da

2024/03/02

Larunbat honetan jokatu da bigarren eta erabakiorra izan den finalerdia Dulanziko Kultur Etxean. Asier Otamendik bereganatu du martxoaren 16an jokatuko den finalerako bigarren txartela.

Asier Otamendik irabazi du Dulantziko finalerdia eta finala erabakita geratu da - Gehiago irakurri

Manex Agirrek irabazi du Aramaion jokatu den finalerdia

Manex Agirrek irabazi du Aramaion jokatu den finalerdia

2024/02/24

Larunbatarekin jokatu da lehen finalerdia Aramaioko Kultur Etxean. Honenbestez Manex Agirrek irabazi du martxoaren 16an joakatuko den finalerako lehen txartela.

Manex Agirrek irabazi du Aramaion jokatu den finalerdia - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2024/03/16
Ordua
17:30
Bertsolariak
Mota
Finala
Herria
Gasteiz
Tokia
Printzipal Antzokia