Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Xumai Murua Berra

Jaiotze data:1985/01/17 Sorlekua: BAIONA (Lapurdi) Ofizioa:Gorputz Heziketako erakasle Bizilekua:HENDAIA (Lapurdi) Bertsuzaletasuna etxean jasoa, bertsu eskoletan ibilia, geroztik plazaz plaza ari. Aurten seigarren aldiz parte hartuko du Xilaban.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Irailak 25 - Muskildi

Ramuntxo Christy, Xumai Murua Berra 8ko nagusia

Ramuntxo eta Xumai, Barnetegiko hezitzaileak zirezte. Arrats guziez gazteak pantailei itzatuak ikusirik kezkatuak zirezte. Ramuntxo hasita, 3na bertsu 8ko handian.

Xumai Murua Berra, Xan Alkhat 8ko txikia

Xumai eta Xan aspalditik ez zineten mendian ibili. Abiatu eta oren erdi baten buruan Xan orkatila edo aztal beharria bihurtu duzu. Xan helikopteroa deitzeko eskatzen/galdegiten ari zira eta Xumai gehiegizkoa dela uste duzu. Xumai hasita, 3na bertsu 8ko ttipian.

Xumai Murua Berra Puntuari erantzunak

(doinua : haizeak bidali du...). 1) Ez zirela eritu frogatu ezazu... 2) Neurrien aldekoa al zira zu ere?

Xumai Murua Berra, Miren Artetxe Sarasola 10eko txikia

Miren nerabea zira. Herriko zuhaitzik zaharrena bidearen haunditzeko botako dutela jakin duzunean, zuhaitz hortara igaran eta han kokatzea erabaki duzu. Agintariek deiturik, Xumai ama etorri zauzu arbol azpira. Xumai hasita, 3na bertsu 10eko ttipian.

Xumai Murua Berra Kartzela
Bi bertsu, gehienez 10eko handian, nahi duzun neurri eta doinuan kantatzeko hemen duzu gaia: Ama ez izatea erabaki duzu. Ingurukoen presioa senditzen duzu.

Urriak 23 - Bardoze

Xumai Murua Berra, Miren Artetxe Sarasola 8ko nagusia

Xumai eta Miren erosketak egin dituzue. Pagatzeko mementuan ilara luzeak dira kutxetan. Auto ordainketa kutxa erabili ala ez dudan zirezte. Xumai hasita 3na bertsu 8ko handian.

Xumai Murua Berra, Irati Alcantarilla Urdanpilleta 8ko txikia

Irati eta Xumai ezkondu berriak zirezte. Bikotean diren lagun batzuek, «klub echangiste» edo trukatze klub batetara etortzeko gomita egin dizuete. Irati, irrino bat ageri zaizu, Xumai, aldiz kopeta txarra. Irati hasita, 3na bertsu 8ko ttipian.

Xumai Murua Berra, Maddalen Arzallus Antia 10eko txikia

Maddalen eta Xumai Bardozeko hautetsiak zirezte. Hizkuntza politika batzordean, zuk Maddalen euskara bultzatu nahi duzu. Zuk Xumai, Gaskoiari lehentasuna eman nahi diozu. Maddalen hasita, 3na bertsu 10eko ttipian.

Xumai Murua Berra Kartzela

Hauek ditutzu puntuak: 1) Elkartasuna dugu, bide ederrena … 2) Eskuzabaltasuna nork ez du merezi? Huna orai, bi bertsu, nahi duzun neurri eta doinuan, kantatzeko gaia: Gaur itsu bat lagundu duzu bidearen zeharkatzen. Harekin hizketan egon ondoren, sekulako indarra sentitu duzu.