Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Ramuntxo Christy

Aiherran sortua, egun Amikuzeko Arrutan bizi da. Ofizioz mekanika injenidore. Gaztetik senditzen zuen bertsu zaletasuna garatu du bertan, Mauleko bertsu eskolan sartuz 2005an, eta Xiberoko Bertsu Ekartearen ardura eramanez. Euskal irratietan Punttuka bertsularitzari buruzko irratsaioa animatu zuen Xan Alkhatekin. Egun Donapauleko bertsu eskolako kide da. XILABA xapelketan parte hartzen du 2010a geroztik, aurtengoa bere bosgarren aldia izanen da. 

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Irailak 25 - Muskildi

Ramuntxo Christy, Xumai Murua Berra 8ko nagusia

Ramuntxo eta Xumai, Barnetegiko hezitzaileak zirezte. Arrats guziez gazteak pantailei itzatuak ikusirik kezkatuak zirezte. Ramuntxo hasita, 3na bertsu 8ko handian.

Miren Artetxe Sarasola, Ramuntxo Christy 8ko txikia

Miren eta Ramuntxo kolokazioan bizi zirezte. Argindarra gauez merkeago izanki Ramuntxo etxeko maxina guziak goizaldeko oren ttippietan pizten dituzu. Mementu baten buruan Miren garbigailua itzaltzera jeiki da. Miren hasita, 3na bertsu 8ko ttipian.

Ramuntxo Christy Puntuari erantzunak

(doinua : xarmengarria). 1) Oztopoen gainetik Larraine eredu... 2) Zergatik beldurgarri zaie murgiltzea?

Ramuntxo Christy, Bittor Thicoïpe 10eko txikia

Ramuntxo betidanik inguramenaren aldeko militante izan zira. Bittor zure betiko lagunak ihiztari izateko permisa pasako duela erran dizu. Ramuntxo hasita 3na bertsu 10eko ttipian.

Ramuntxo Christy Kartzela
Bi bertsu, gehienez 10eko handian, nahi duzun neurri eta doinuan kantatzeko hemen duzu gaia: Ama ez izatea erabaki duzu. Ingurukoen presioa senditzen duzu.

Urriak 23 - Bardoze

Maddalen Arzallus Antia, Ramuntxo Christy 8ko nagusia
Maddalen eta Ramuntxo haurrideak zirezte. Duela 10 urte, gertakari baten ondorioz, harremana moztu zenuten. Gaur omiasaindu kari, aitaren hilobian, ustegabean elgar atxeman duzue. Maddalen hasita, 3na bertsu 8ko handian.
Ramuntxo Christy, Iker Altuna 8ko txikia
Ramuntxo, Iker gonbidatu duzu ostatu ospetsu batetara. Manatu eta lehen plata arribatu delarik Iker-ek aitortu dizu gustua galdu zuela eta ez duela oraindik berreskuratua. Ramuntxo hasita 3na bertsu 8ko ttipian.
Irati Alcantarilla Urdanpilleta, Ramuntxo Christy 10eko txikia

Irati eta Ramuntxo hiru seme alaben burasoak zirezte. Ramuntxo zure enpresak lan proposamen paregabea egin dizu, Txinan 5 urtez aritzeko. Onhartzekotan zira, bainan zu Irati kezkak gainditzen zaitu. Irati hasita, 3na bertsu 10eko ttipian.

 

    Facebook Twitter Instagram YouTube