Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Miren Artetxe Sarasola

Lasarten jaio zen 1985. urtean, eta haurra zela joan zen Hendaiara bizitzera. Euskal Filologia egin zuen Gasteizen, eta Bartzelonan jarraitu zituen ikasketak. Bertso eskoletan erakasle aritu izan da lanean. Txikitan eman zuen izena Hendaiako ikastolako bertsu eskolan, eta geroztik bertsularitzak leku bat izan du beti bere bizitzan. Bi aldiz hartu du parte Txapelketa Nagusian, eta bosgarren aldiz parte hartuko du Xilaban.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Irailak 25 - Muskildi

Maddalen Arzallus Antia, Miren Artetxe Sarasola 8ko nagusia

Maddalen eta Miren betidanik besta egiteko alkohola edatea maitatu duzue. Egunerokoan alkohola behar bat bilakatu dela ohartu zizte. Maddalen hasita, 3na bertsu 8ko handian.

Miren Artetxe Sarasola, Ramuntxo Christy 8ko txikia

Miren eta Ramuntxo kolokazioan bizi zirezte. Argindarra gauez merkeago izanki Ramuntxo etxeko maxina guziak goizaldeko oren ttippietan pizten dituzu. Mementu baten buruan Miren garbigailua itzaltzera jeiki da. Miren hasita, 3na bertsu 8ko ttipian.

Miren Artetxe Sarasola Puntuari erantzunak

(doinua : haizeak bidali du...). 1) Interneten erosten dugu orain dena... 2) Denda ttikietara joaten ote zira?

Xumai Murua Berra, Miren Artetxe Sarasola 10eko txikia

Miren nerabea zira. Herriko zuhaitzik zaharrena bidearen haunditzeko botako dutela jakin duzunean, zuhaitz hortara igaran eta han kokatzea erabaki duzu. Agintariek deiturik, Xumai ama etorri zauzu arbol azpira. Xumai hasita, 3na bertsu 10eko ttipian.

Miren Artetxe Sarasola Kartzela
Bi bertsu, gehienez 10eko handian, nahi duzun neurri eta doinuan kantatzeko hemen duzu gaia: Ama ez izatea erabaki duzu. Ingurukoen presioa senditzen duzu.

Urriak 23 - Bardoze

Xumai Murua Berra, Miren Artetxe Sarasola 8ko nagusia
Xumai eta Miren erosketak egin dituzue. Pagatzeko mementuan ilara luzeak dira kutxetan. Auto ordainketa kutxa erabili ala ez dudan zirezte. Xumai hasita 3na bertsu 8ko handian.
Miren Artetxe Sarasola, Maddalen Arzallus Antia 8ko txikia
Miren eta Maddalen, enpresa berean lan egiten duzue. Maddalen nagusia zira eta Miren langilea. Zuen herriko ikastolan garbiketa txanda berean gertatu zirezte. Miren hasita, 3na bertsu 8ko ttipian.
Iker Altuna, Miren Artetxe Sarasola 10eko txikia

Iker bizi ziren ugartean su mendia piztu da eta etxea galdu duzu. Miren turista etorri berria zira, argazki tresna eskutan eta Iker-i galdetzen diozu nun den sumendiaren ikuspundu ederrena. Iker hasita, 3na bertsu 10eko ttipian.

Miren Artetxe Sarasola Kartzela
Hauek ditutzu puntuak: 1) Elkartasuna dugu, bide ederrena … 2) Eskuzabaltasuna nork ez du merezi? Huna orai, bi bertsu, nahi duzun neurri eta doinuan, kantatzeko gaia: Gaur itsu bat lagundu duzu bidearen zeharkatzen. Harekin hizketan egon ondoren, sekulako indarra sentitu duzu.
Miren Artetxe Sarasola Bukaerako agurra

Azaroak 13 - Donibane Lohizune

Miren Artetxe Sarasola, Patxi Iriart Hiribarren 8ko nagusia
Karrikan zoaztela, eskuin muturreko militante batzu ikusi dituzue tindaketa faxista baten egiten. Patxi hasita, 3na bertsu 8ko handian.
Miren Artetxe Sarasola, Odei Barroso Gomila 8ko txikia
Aspaldiko lagunak zirezte. Miren, gaur Odei etxera jin zaizu baina aldi honetan Jehovah-ren lekuko gisa. Miren hasita, 3na bertsu 8ko ttipian.
Miren Artetxe Sarasola Puntuari erantzunak

(Haizeak bidali du).- 1) emazteak tokia du bertsularitzan... 2) hori ere borrokan irabazia du... 3) nola berma daiteke irabazi dena?

Miren Artetxe Sarasola, Maddalen Arzallus Antia 10eko txikia
Zuen herrian 5G-rako antena bat ezartzeko asmoa dute. Maddalen, zuretzat 5G-ra pasatzea ezin bestekoa da, Miren zuk aldiz, ez duzu beharrezkoa ikusten. Maddalen hasita, 3na bertsu 10eko ttipian.
Miren Artetxe Sarasola Kartzela
Hauxe da nahi duzun neurri eta doinuan 3 bertsu kantatzeko gaia: Orain arte, besteen begiradak arranguratu izan zaitu.
Miren Artetxe Sarasola, Amets Arzallus Antia Sei puntuko motza
Bi estralurtar zirezte Lurra planetari begira. Irriz karkailaka hasten zirezte. Miren hasita, hiruna bertsu 6ko motzean.
Amets Arzallus Antia, Miren Artetxe Sarasola 8ko txikia
Autoarekin basahuntza jo duzue. Seko hil da. Hari begira zaudete. Miren egingo duzuen otordua buruan eta Amets bihotza hunkitua. Amets hasita, hiruna bertsu 8ko ttipian.
Miren Artetxe Sarasola Kartzela
Beste batzuen haurra zure sabelean eraman duzu. Oraintxe haien eskuetan utziko duzu. Hiru bertsu, nahi duzun neurri eta doinuan.
Miren Artetxe Sarasola Bukaerako agurra

 

    Facebook Twitter Instagram YouTube