Maddi Sarasua Laskarai
Itsasuarra. 11 urterekin hasi zen bertsu eskolan, Uztaritzeko ikastolan. Baiona lizeoko bertsu eskolan ibili zen. 2012ko Xilaba xapelketan laugarren egin zuen, eta ondoren Txapelketa Nagusian lehen aldiz parte hartu zuen. Hau bere laugarren XILABA xapelketa da.
 
    Bertsoaldiak
Urriak 9 - Gabadi
| Johaine Sarraillet,
                
                  
                  Maddi Sarasua Laskarai
                
                8ko nagusia Pailazoak zirezte Joaine eta Maddi, arratsaldea ospitalean iragan duzue haurrei animazioen proposatzen. Etxera sartzeko tenorea heldu zaizue. Joaine hasita, 3na bertsu 8ko handian. | |
| Maddi Sarasua Laskarai,
                
                  
                  Egoitz Zelaia
                
                8ko txikia Auzoak zirezte Maddi eta Egoitz. Maddi, Egoitz harrapatu duzu gauaren erdian zure oilotegitik ateratzen. Maddi, hasita 3na bertsu 8ko ttipian. | |
| Maddi Sarasua Laskarai
                
                Puntuari erantzunak (doinua: xarmegarria zira...) .- 1) Eliza berriz ere kinka txarrean da... 2) Noizbait jakinen dea egia guzia? | |
| Maddi Sarasua Laskarai
                
                Puntuari erantzunak (doinua: haizeak bidali du...) .- 1) Etxebizitza ez da guzien eskura... 2) Zertan oinarritua ote da arazoa? | |
| Odei Barroso Gomila,
                
                  
                  Maddi Sarasua Laskarai
                
                10eko txikia Odei eta Maddi adixkideak zirezte. Maddi, zure buruari desafio bat jarri diozu, bizikletez munduaren itzulia egitea Odei, zuretzat erokeria hutsa da. Odei hasita 3na, bertsu 10eko ttipian. | |
| Maddi Sarasua Laskarai
                
                Kartzela Huna zoin duzun bi bertsu, gehienez 10eko haundian kantatzeko gaia: Ttipitandik norbaitekin maitemindua zira. Pertsona hori kurutzatu duzu eta berrikitan berexi dela erran dizu. | 
 
        


 
          